Gazteei aretoak uztea Kontadores eta Etxarriene guneetan

Telematikoki

Presentzialki

Kontadores: Pasai San Pedro hiribidea 13, etxabea (Bidebieta). Ordutegia: asteartetik ostiralera 17:00etatik 20:30era, eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara.
Etxarriene: Elenategi kalea 2, alboko atea (MARTUTENE). Astelehenetik larunbatera, 16:30etik 20:30era.

Tramitearen deskribapena

Gazteei aretoak uzten zaizkie, bertan gizarte, kultura eta kirol jarduerak egiteko: dantzako entseguak, bilerak, etab.
Auzoko eta hiriko elkarteek, taldeek eta kolektiboek ere areto hauek eskatzeko aukera dute bilerak eta jarduerak egiteko.
Jardueraren eta beharren arabera, ezaugarri desberdineko aretoak eskaintzen dira. Jarduerek interesgarriak izan behar dute zentroarentzat, haren programazioari dagokionez.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Gazteak, banaka nahiz taldean.
  • Irabazi asmorik gabeko gazte elkarteak edo taldeak.
  • Auzoko edo hiriko elkarteak, taldeak eta kolektiboak.

Kontadores zentroan lehentasuna izango dute kultur eta gizarte arlora zuzendutako jarduerak egin nahi dituzten gazte taldeek eta/edo norbere izenean aurkeztutako gazteek.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Uztaila eta abuztuan itxita dago.

Beharrezko dokumentazioa

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Eta gainera, Donostia Gazteriak hala baderitzo, zinpeko zaintzaile bat beharko da jardueran parte hartzen duten pertsonen sartu-irtenak kontrolatzeko. Kasu horretan, gastuak eta pertsonaren gainerako gastuak eskatzailearen esku egongo dira.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 7 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera gutxienez astebete lehenago egitea, bileren kasuan izan ezik, egunean bertan ere eskatu ahal izango baitira.
  2. Ekipamenduaren arduradunek eskaera berrikustea: baldintzetara egokitzen den eta aretoa erabilgarri dagoen.
  3. Aretoa erabil daitekeela baieztatzea.
  4. Jarduerak egitea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Jarduerek doakoak eta jendearentzat irekiak izan behar dute, salbuespenak Donostia Gazteriak espresuki baimendu beharko ditu.

Donostia Gazteriak eskubidea du:
  • Aretoaren erabileraren ondorioz egindako publizitatea kontrolatzeko.
  • Baimena bertan behera uzteko, arauak ez badira betetzen edo aretoa Gazteria eta Aterpetxeen Atalaren jardueretarako behar bada.

Informazio gehiago

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli