Jendaurreko entzunaldia eskatzea

Telematikoki

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Jarduera jakin batzuei buruz nahiz bereziki esanguratsuak diren jarduketa batzuei buruz informatzeko eta proposamenak jasotzeko udaleko arduradunek herritarrekin data zehatz batean egin ohi duten bilera da jendaurreko entzunaldia.

Zeinek egin dezake eskaera

Nork deituko du:
  • Alkatetzak, bere ekimenez edota Udalbatzako kideen gehiengo osoz eskatuta,
  • eragina jasandako lurralde eremuan adinez nagusi diren bizilagunen ehuneko bostek eskatuta,
  • edota udalerriko Gizarte Kontseiluak nahiz hiru arlotako kontseiluek interesgarritzat irizten dituzten gaiak eremu espezifikoan aztertzeko eskatuta.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Aztergaiari buruzko memoria.
  • Jasotako sinadurak, sinatzaileen datuak adierazita.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Zehaztu gabe
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Dokumentazioa jaso ondoren, Alkatetzak jendaurreko entzunaldia deituko du, eta 30 egun igaro baino lehen egin beharko da.
Deialdia iragarri eta entzunaldia egin bitartean 15 egun naturaleko epea egon behar du.

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidearen eta dokumentazioaren erregistroa.
  2. Dokumentazioaren zuzenketa, hala badagokio.
  3. Alkatetzak Jendaurreko Entzunaldia deituko du.
  4. Jendaurreko Entzunaldia egingo da.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli