Erreketa kontrolaturako baimena

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Donostiako udalerriko lursailetan erreketak kontrolpean egiteko baimenak eskuratzea, finkan bertan edo aldamenekoetan sua zabaltzea galarazteko. Kimaketako hondarrak, sastrakak eta belarrak baino ezingo dira erre.
Behin baimena jaso ondoren, su bat egin nahi duzun bakoitzean, jarri harremanean Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuarekin (PSISZ), 943 455 580 telefono zenbakira deituta.

Zeinek egin dezake eskaera

Finka baten edo mendi lurren jabeek edo horien ardura dutenek eta mendi publikoak erabiltzeko eskubidea duten bizilagunek

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formulario espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  • Formularioa bete: sua egiteko erantzukizunpeko adierazpen bat ageri da formularioan.
  • PSISZek eskaera jasoko du eta sua egiteko baimena prestatuko du. Baimen horretan identifikazio kode bat esleituko dizute.
  • Baimena posta ziurtatu bidez bidaliko dizute.
  • Baimena jaso ondoren, su bat egin baino lehen, horren berri eman beharko duzu 943 455 580 telefono zenbakira (PSISZ) deituta.

Izapidearen arduraduna

Araudia

  • Ikusi Foru Arauaren 84. artikulua
  • ikusi Ordenantzaren 68 artikulua

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

  1. *Erreketak astelehenetik larunbatera baimenduko dira, beti ere jaiegunak ez badira, goizeko 8:00etatik 14:00etara.
  2. *Baimena eskuratzeko zerbitzura egindako deiak grabatu egingo dira
  3. *Salbuetsita daude barbakoetarako eta antzekoetarako eginiko erreketak, beti ere horretarako prestatutako instalazioetan edo lekuetan egiten badira
  4. *Erreketa egiteko baimena jaso duten pertsonek uneoro eduki beharko dute gainean kode pertsonala, eta horren berri eman beharko dute agintaritzaren agenteek eskatuz gero
  5. *Ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenek dagokion zigorra jasoko dute, Udal Ordenantzak ezarritakoari jarraituz
  6. *Leku publikoetan San Joan suak egiteko baimena eskatzeko “Espazio publikoa jardueretarako erabiltzeko baimena” eskatu behar da

Erreketak hainbat helburu izan ditzake; honako hauek:
  • Nekazaritzako finketan nekazaritzako uztondoen edo kimaketa hondarren erreketak metetan edo hesietan pilatuta eta menditik 100 metro baino gutxiagora
  • Mendietan nekazaritzako uztondoen edo kimaketa hondarren erreketak metetan edo hesietan pilatuta
  • “Kontrolpeko erreketak” edo “agindutako erreketak”, aldez aurreko tratamendu gisa, ondoren mendian hobekuntzak egiteko, baso masak babesteko, larre naturalak hobetzeko, sastrakak edo baso erregaiak erretzeko, babes lerroak irekitzeko eta mantentzeko, basoak erretzeko arriskua gutxitzeko, eraikuntzak, landa-inguruneak eta horietan bizi diren herritarrak babesteko
  • Nekazaritzako hondarrak deuseztatzeaz gain, beste helburu batzuk izan ditzaketen “bestelako erreketak” (hezkuntza helburuak, kulturalak…)

Oinarrizko aholkuak baso-suteak saihesteko

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli