Ateak Zabalik zerbitzua

Presentzialki

La Sirena Aterpetxea
Igeldo pasealekua, 25

Telefono bidez

Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua (GLUZ): 943 483 849

Tramitearen deskribapena

Kalean lo egiten duten pertsonei gaua igarotzeko leku bat eskaintzen die. Hotz boladak edo muturreko fenomeno meteorologikoak daudenean irekitzen da soilik, azaroaren 15etik martxoaren 31ra arte (biak barne), Euskalmetek tenperatura oso baxuengatik edo izotzagatik kostaldean abisua ezartzen duenean, eta gauero egoten da zabalik baldintza horiek aldatu arte.



NON DAGO?

Udalaren La Sirena aterpetxean dago, Igeldo pasealekuko 25. zenbakian.

Lokala 22:00etik 08:30era dago zabalik, eta denbora horretan guztian langileak egoten dira bertan.

Zeinek egin dezake eskaera

  • 18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea
Etxerik ez duen eta kalean lo egiten duen edozeinek erabili dezake zerbitzua.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Eskatzailearen identifikazio agiria(k).

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: Unean bertan
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

  1. La Sirena aterpetxera jo, 22:00etik aurrera.
  2. Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuko (GLUZ) langileek zentroan harrera egin.
  3. Zentroa utzi, beranduenez hurrengo eguneko 08:30ean.
*Udaltzaingoak eta komunitate baliabideetako langileek zerbitzua ireki dutela jakinaraziko diete etxerik gabeko pertsonei.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli