Isuri Gutxiko Eremura (IGE) sarbidea atzerriko matrikulentzat

Tramitearen deskribapena

Isuri Gutxiko Eremura sartu nahi duten atzerriko matrikuladun ibilgailuen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute sartu aurretik.

Interesdunak mugikortasun urriko Europako txartela edo baliokidea badu, edo ibilgailua jatorrizko herrialdean historikotzat jotzen bada, hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Gainerako kasuetan ibilgailuak bete beharreko ezaugarriak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa zein diren jakiteko, irakurri arretaz hurrengo estekan dagoen informazioa:
https://www.donostia.eus/ataria/web/ige/atzerriko-ibilgailuak

Adierazpena bi modutara aurkez daiteke:

- Online: web inprimakia betez. Horretarako identifikazio elektronikoa behar da.
- Aurrez aurre: eskabide-orria herritarren arretarako Udalinfoko bulegoetan aurkeztuz.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Eskabidea (EU, ES, EN eta FR)
  • Mugikortasun urriko Europako txartela edo baliokidea den bestelako ziurtagiria
  • Ibilgailu historikoaren ziurtagiria
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoa

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

Estimatutako epea: Ez dagokio
Epe legala: Ez dagokio
Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Erantzukizun adierazpenean emandako datuek azpian adierazitako araudia betetzen badute, IGEra sarbidea baimendutzat joko da eta ez da bidaliko horri buruzko ebazpenik.

Informazio falta dela ikusten bada edo informazioak ez baditu betekizun minimoak betetzen, Mugikortasuneko Zuzendaritza interesdunarekin harremanetan jarriko da beharrezkoa zuzentzeko. Kasu horietan, ebatzi eta interesdunari jakinaraziko zaio.

Prozesuaren urratsak

1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
2. Dokumentazioa zuzentzea, hala badagokio
3. Ebazpena eta ebazpen hori interesdunari jakinaraztea, hala badagokio

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

7/2021 Legea, klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzkoa
Donostian airearen kalitatea hobetzeko, klima aldaketa arintzeko eta isuri gutxiko eremuak arautzeko Udal Ordenantza
1052/2022 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, isuri gutxiko eremuak erregulatzen dituena
6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko legearen testu bategina onartzen duena

Bestelako informazio interesgarria

Isuri Gutxiko Eremura (IGE) Sarbidea

Hurrengo baimen moten kasuan atzerriko matrikulak sartzeko aukera dago:

- Garajeen edo udal emakiden titularrak beren titulartasuneko ibilgailuentzat
- IGEn erroldatutako 80 urtetik gorako pertsonak, lekualdatzeko
- Jardueraren gaitasunen / mugen ebaluazioan (BLA) gutxienez 3. baremoa dutenak, lekualdatzeko

Horretarako, ordea, Arroka plaza 5eko Udalinfoko bulegora joan behar da Isuri Gutxiko Eremura (IGE) Sarbidea izapidea presentzialki betetzeko (ezin da web formularioa bidez tramitatu). Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar.


Non aparkatu Donostian?

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli