Desgaitasunaren balorazioa

Presentzialki

Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora joan behar da informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko:

Tramitearen deskribapena

Desgaitasun fisikoaren, sentsorialaren edo psikikoaren gradua baloratzeko nahiz hobekuntza, okerragotze edo diagnostiko akats baten ondoriozko desgaitasun graduaren berrikusketa baloratzeko eskabidea. Desgaitasun mailaren kalifikazio ziurtagiriaren araberakoa izango da zer laguntza eskuratzeko aukera duen eskatzaileak.

Desgaitasun gradua ehunekotan neurtzen da. Desgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko, ezinbestekoa da desgaitasun gradua %33 edo gehiagokoa izatea.
Balorazioaren emaitza behin betikoa edo behin behinekoa izan daiteke.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Donostian erroldatuta egotea
Organo, aparatu edo sistemaren batean urritasun iraunkorrak dituzten pertsonak, kontuan hartuta, gainera, faktore pertsonal edo sozialak, horiek desgaitasunak berak eragindako desabantaila larriagotzen dutenean.
Ikusi baldintzak hemen.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Eskabidea eta dokumentazioa ikusi hemen

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
  2. Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
  3. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
  4. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  5. Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
  6. Baloratu beharreko pertsonari hitzordua jarriko zaio, Departamentuak Gipuzkoako hainbat udalerritan dituen Desgaitasuna Baloratzeko Zentroetako batean, eta ondoren etxera bidaliko zaio ziurtagiria.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Desgaitasuna eta gradua baloratzean hiru balorazio baremo hartzen dira kontutan:
  • Desgaitasun graduaren aitortzea: ehunekoetan adierazten da, gizarte faktoreen baremoan (familia, ekonomia, lana, kultura eta ingurua) lortutako puntuazioa desgaitasunaren balorazioan lortutako ehunekoari gehituz.
  • Bizitzako oinarri-oinarrizko zereginetarako beste pertsona baten laguntza behar izatea aitortzea (ATP baremoa).
  • Garraio publiko kolektiboak erabiltzeko zailtasunaren aitortzea (mugikortasun-baremoa).

*Desgaitasun mailaren arabera, eta aplikatutako baremoen ondoriozko puntuazioa kontuan hartuta, baloratutako pertsonak desgaitasuna duten pertsonentzako berariazko zerbitzu eta prestazioak jasotzeko eskubidea izango du, zerbitzu eta prestazio bakoitzarentzat berariaz ezarritako baldintzak betetzen baditu.
  • Zerga murrizketa: desgaitasunaren onarpenaren ondorengo urteko errenta aitorpenean.
  • Ibilgailuen matrikulazio-zergaren salbuespena.
  • Zirkulazio zergaren salbuespena.
  • Bono-taxia
  • Aparkatzeko txartela.
  • Kotizatu gabeko pentsioa.
  • Osasun eta farmazia arreta.
  • Beherapenak hainbat zerbitzu publiko eta pribatutan eta abar

Argibide gehiago

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli