Hilerriak: gorpuak, errautsak eta hondarrak ehorztea (lurperatzeak)

Presentzialki

Polloeko Bulego Nagusiak
  • Polloe Plaza 2

Lurperatze bat eskatzeko, hura egin nahi den eguna baino 24 ordu lehenago eskatu behar da gure bulegoetan, zein egun eta ordutan egingo den zehaztu ahal izateko. Oro har, zerbitzuaz arduratzen den ehorztetxeak egiten du lan hori.

Telefono bidez

943 48 35 40

Tramitearen deskribapena

Polloek lurperatzeak edo ehorzketak egiten ditu Polloeko, Altzako eta Igeldoko hilerrietan.

HILOBI MOTAK
Ehorzte motaren arabera, hauen artean aukeratu daiteke:
Gorpuak ehorztea: Panteoietan, kaperetan, nitxoetan eta hobietan egiten diren ehorzteak dira.
  • Panteoiak edo kaperak: hiru hilerrietan.
  • Nitxoak: Polloeko hilerrian soilik.
  • Hobiak: lurrean egindako ehorztea (Altzako eta Igeldoko hilerrietan soilik).
Errautsak ehorztea: panteoietan, kaperetan, haustegietan eta kolunbarioetan egiten da.
  • Haustegiak edo kolunbarioak: errautsentzako nitxoak, errautsak hilobiratzeko erabiliak. Polloeko hilerrian soilik.


HILOBIAN EGINDAKO DENBORA
Hilobian egindako denboraren arabera, ehorzketa mota hauek daude:
  • Iraupen mugagabeko ehorzketak: panteoietan edo kaperetan egiten diren lurperatzeak dira.
  • Iraupen mugatuko ehorzketak: aldi baterako hilobietan egiten diren lurperatzeak dira, eta 8 urteko iraupena izaten dute (luzatu egin daiteke indarraldia amaitutakoan). Hilobi horiek nitxoak, hobiak, kolunbarioak eta haustegiak dira.

Informazio gehiago

Zeinek egin dezake eskaera

  • Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
  • Gorpua: ehorztetxearen ardura da behar den dokumentazioa ematea.
  • Errautsak: errausketa agiria.
  • Beste hilerri batetik datozen hondarrak: Osasun Lurralde Ordezkaritzaren lekualdatze baimena.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: Ez dagokio
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

Ehorzketaren eguna eta ordua eskatzea. Gorpuak direnean, ehorztetxeak egiten du eskaera.
  1. Ehorzketa
  • Familia panteoia:
    • Panteoia ehorzketarako irekitzea: izapide hori Polloeko bulegoetan egin behar da, ehorzketa baino lehenago. Panteoiaren titularrek baino ez dute hura ireki dezaten eskatzeko baimena, norbait hiltzen denean.
    • Hildakoa titularra bera denean, edozein senidek sina dezake eskabidea.
    • Izapide honen bitartez, titularren baimenik gabe panteoia ez irekitzea bermatzen da.
    • Horrez gain, inskripzioa egiteko baimena ematen duen dokumentua sinatu behar da. Dokumentu horren bidez, heriotza horri dagokion inskripzioa egiteko baimena ematen zaio aukeratutako marmolariari.

Oharra: Familia hilobiaren titularretatik lurperatzea egiteko zeinek du(t)en baimena ziurtatu nahi baduzu, kontsultatu gure bulegoan
  • Nitxoak edo hobiak.
    • Ehorzketaren ondoren, ehorzketaren ardura hartzen duen pertsonak dagokion dokumentua sinatu behar du.
    • Dokumentu hori funtsezkoa da hondarrak edo luzapena eskatzeko, indarraldia amaitzen denean (gaur egun, 8 urtekoa).

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Hileta Zerbitzuak, AB (Polloe)

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Izapide hau egiteko, hilobiaren titularrak Polloeko bulegoetara joan behar du.

Nitxoekin zerikusia duen oharra:
Nitxoen eremuko lurperatze zerbitzuari dagokionez, nitxoetara joateko irisgarritasun baldintzak jakin behar dira, bai eta baldintza horiek zergatik jarri ziren ere. Nitxoak hartzen dituen lurpeko eremua lanerako gune izateko pentsatu zen, eta ez ditu betetzen sarbide publikorako baldintzak. Lurrazalean hilarriak jartzen dira, hildako pertsona gogoratzeko eta haren alde otoitz egiteko. Hilarri horiek estrategikoki kokatuta daude, hildakoagandik hurbilen dagoen puntuan egon daitezen.

Hori dela eta, nahiz eta urteko egun berezi batzuetan irekita egoten diren, lurpeko nitxoetarako sarbide publikoa ez dago baimenduta.

Polloe: www.polloe.eus

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli