Txikizkako merkataritzan eta/edo zerbitzu merkataritzan eginiko obren aurretiazko jakinarazpena

Telematikoki

Presentzialki

Eskatu hitzordua
943 48 38 38

Tramitearen deskribapena

Aurretiazko jakinarazpen horren aurkezpenak bidea ematen dizu, guztiz sustatzailearen ardurapean, lokaletan aipatutako obrak egiteko.



Jakinarazpena aurkezteak ez du aurretik juzgatzen, inondik inora, establezimenduaren baldintzen egoera eta egiazko erosotasuna indarrean dauden legeen araberakoak izatea, ez eta mugatzen ere administrazioari egiaztatze, ikuskatze eta zigortze ahala erabiltzea, eta oro har, administrazioari kasuan kasuan sektorekako ordenamenduek izendatzen dizkioten kontrol eskumenak erabiltzea.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Eskakizun hauek bete beharko dira:
  • Establezimenduak EZ izatea 750 metro koadro baino gehiagoko azalera erabilgarririk salgaiak erakutsi eta jendeari saltzeko eremuan.
  • Egin beharreko obrek ez izatea eraginik ondare historiko artistikoa babesteko arauek eragiten dioten establezimendu batean edo jabari publikoko ondasunen erabilera pribatiboan eta okupazioan.
  • Eraikuntza antolatzeari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legearekin bat etorriz, egin beharreko obrek ez izatea proiekturik idatzi beharrik.
  • 12/2012 Legearen aplikazio-eremuan (2015/4/28ko azken bertsio bateratua) sartzen diren jardueren zerrendan egotea. (ikusi zerrenda atal honetan: "dokumentoak")

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Memoria
  • Egin beharreko obren aurrekontu xehatua.
  • Establezimenduan salgaiak erakutsi eta jendeari saltzeko azalera erabilgarria 750 m2 baino txikiagoa dela frogatzeko planoa.
  • Egin beharreko esku hartzeari buruzko informazioa eskaintzeko dokumentazioa (oinplanoaren eta sekzioaren egungo/aldaketa ondorengo egoeren planoak, fatxadaren argazkiak, etab.)

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: Ez dagokio
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Ez dago ez izapidetze ez ebazpen eperik. Aurretiazko jakinarazpenak eta beharrezko dokumentazioak sustatzaileari baimena ematen diote agiri horiek aurkezten diren egunetik aurrera jarduerari ekiteko.

Prozesuaren urratsak

  1. Jakinarazpenaren eta beharrezko dokumentazioaren erregistroa. Une horretatik aurrera jarduerarekin has daiteke.
  2. Dokumentazioa egiaztatzea (aurrez aurrekoa bada, unean bertan; telematikoa bada, gutxi gorabehera 7 egunen buruan). Agiriren bat falta bada, 10 eguneko epea izango du hautemandako akatsa konpontzeko.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Obra hauetarako ez dago proiekturik idatzi beharrik: (Eraikuntza antolatzeari buruzko 38/1999 Legean, azaroaren 5ekoan, adierazitakoaren babespean)
  • Barruko erreforma lanak (eraisketa, hondakinak kentzea, erreforma, birgaitzea edo birbanaketa), eraikinaren egonkortasun eta erresistentzia mekanikoa bermatzen duten elementuei ez badagokie eta egiturazko elementuetan (hala nola forjatuak, eskailerak eta solairuarteak) eraginik ez badute, betiere eraikinaren egitura zurezkoa edo mistoa ez bada.
  • Ateak, leihoak, pertsianak eta abar ordezkatzea.
  • Toldo txikiak instalatu eta errotuluak jartzea.





Abisua: Egin beharreko jarduerak ez badu dagokion jardueraren jakinarazpenik, establezimendua ireki baino lehen haren eredu ofiziala, Donostiako Udalak helburu horrekin sortu duena, aurkeztu beharko da.

Ez dago jakinarazpen hori egin beharrik, jarduera jada jakinarazita badago edo lizentzia badu, baldin eta egindako obrek ez badituzte lokalaren baldintza fisikoak aldatu.

ESTABLEZIMENDUETAN ERROTULAZIOA EUSKARAZ JARTZEKO DIRULAGUNTZAK
Kanpoko eta/edo barruko errotulazioa euskaraz jartzeko, Euskara zerbitzuak dirulaguntzak ematen ditu. Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli