Laguntza ekonomikoak: Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak

Telematikoki

Presentzialki

Tramitearen deskribapena

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak dirulaguntzak ematen ditu:
  • Kanpoko errotulazioa: Merkataritza, ostalaritza eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten establezimenduen kanpoko errotulazioa euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzea.
  • Barruko errotulazioa: Aipatutako establezimenduen barruko errotulazioa euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzea.

Informazio gehiago hemen

Zeinek egin dezake eskaera

  • Merkataritza edo ostalaritzako establezimendua Donostiako udalerrian duten pertsona fisiko edo juridikoek. Interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Betebeharrak
  • Establezimendua Donostiako Udalerrian kokatuta egon beharko da.
  • Errotulua zuzen idatzita egongo da edo ez du izango akats gramatikalik.

Noiz egin daiteke eskaera

2024/01/01 - 2024/12/31

Baldin eta dirua lehenago agortzen ez den

Beharrezko dokumentazioa

  • Fakturaren originala eta ordainketaren egiaztagiria.
  • Elementua jarrita dagoela frogatzen duen argazkia; elementu bat baino gehiago denean, guztiena aurkeztu behar da, hau da, establezimenduaren kanpoko errotulazio osoaren argazkia aurkeztu behar da.
  • Zergak Euskadin ordaintzen ez baditu, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak erantsi beharko ditu.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Oinarriak argitaratu
  2. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratu
  3. Dokumentazioko akatsak zuzendu, hala badagokio
  4. Behin betiko ebazpen proposamena egin (Zinegotzigoak sinatu behar du)
  5. Diru laguntza eman edo ukatu izanaren jakinarazpena bidali
  6. Diru laguntzaren zenbatekoa ordaindu

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Euskara Zerbitzua

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

  • Dirulaguntza jaso ahal izateko, lagundutako kanpo errotulua edo barruko hizkuntza paisaia zuzen idatzita egongo dira, hau da, ez du akats gramatikalik edo ortografikorik izango.
  • Izen propio, toponimo, akronimo eta abizenak soilik adierazten dituzten errotuluek eta gainerako elementuek ez dute diru-laguntzarik jasoko. Behin-behineko pankartek ere ez dute diru-laguntzarik jasoko, establezimenduaren errotuluak egonkorra izan behar du eta.
  • Eskatzaileak Udalaren kontrol eta egiaztapen lanak erraztu beharko ditu.
  • Bi hizkuntza ofizialak erabiltzen direnean, euskararen presentzia, gutxienez gaztelaniaren parekoa izango da diru-laguntza jaso ahal izateko. Testuak zutabeka daudenean, euskara ezkerrekoan jarriko da. Era berean, bi orritan bereizita daudenean, eskuineko orria euskararentzat eta ezkerrekoa gaztelaniarentzat edo beste hizkuntza batentzat izango da.
  • Bi hizkuntza ofizialak erabiltzen direnean errotuluan, euskararen presentzia gutxienez gaztelaniaren parekoa izango da. Bestalde, orri berean hizkuntza ofizialak ez ezik, beste hizkuntza batzuk ere daudenean eta batera ez doazenean, edukiak osorik eta jarraian joango dira hizkuntza bakoitzean honako hurrenkeran: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
  • Euskara hutsez egindako errotuluarengatik dirulaguntza ematen denean, kontuan izango da establezimenduaren kanpo errotulazio osoa. Beste errotulu bat edo gehiago badu euskara ez den beste hizkuntza batean, kanpo errotulazio osoan euskarak duen presentzia aztertuko da eta horren arabera emango da diru-laguntza.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli