Laguntza ekonomikoak: Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak dirulaguntzak ematen ditu:
  • Kanpoko errotulazioa: Merkataritza, ostalaritza eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten establezimenduen kanpoko errotulazioa euskaraz edo euskaraz eta beste hizkuntza batean jartzea.
  • Barruko errotulazioa: Aipatutako establezimenduen barruko errotulazioa euskaraz edo euskaraz eta beste hizkuntza batean jartzea.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Oinarriak GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, urtea bukatu arte.

Beharrezko dokumentazioa

  • Fakturaren originala eta ordainketaren egiaztagiria.
  • Elementua jarrita dagoela frogatzen duen argazkia; elementu bat baino gehiago denean, guztiena aurkeztu behar da, hau da, establezimenduaren kanpoko errotulazio osoaren argazkia aurkeztu behar da.
  • Zergak Euskadin ordaintzen ez baditu, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak erantsi beharko ditu.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Oinarriak argitaratu
  2. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratu
  3. Dokumentazioko akatsak zuzendu, hala badagokio
  4. Behin betiko ebazpen proposamena egin (Zinegotzigoak sinatu behar du)
  5. Diru laguntza eman edo ukatu izanaren jakinarazpena bidali
  6. Diru laguntzaren zenbatekoa ordaindu

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Euskara Zerbitzua

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Izen propioak (izenak edota abizenak), toponimoak edota akronimoak soilik dituzten errotulu nagusiek eta gainerako errotulazio-elementuek ez dute dirulaguntzarik jasoko
  • Izen propioaren, toponimoaren edo akronimoaren ondoan establezimenduaren langintza mota edo jarduera profesionala adierazten bada (“Peio arrandegia”, “Ezeiza arropa-denda”, “Mandobide taberna”), orduan bai jaso ahal izango da dirulaguntza.
  • Euskarazko izen arrunt batez edo izen sintagma batez osatuak diren errotuluek ("Izar", "Atotxako Sorgina", "Hiru Ahots") dirulaguntza jaso ahal izango dute.
  • Aldi baterako errotuluek edo euskarriek ez dute dirulaguntzarik jasoko. Errotuluak egonkorra izan behar du dirulaguntza jasotzeko.
  • Dirulaguntza jaso ahal izateko, euskaraz eta gaztelaniaz grafia berdintsua duten edo antzeko moduan idazten diren terminoak, euskaraz soilik idatziko dira errotuluan.
  • Dirulaguntza jaso ahal izateko, lagundutako errotulazio-elementua zuzen idatzita egongo da; hau da, ez du akats gramatikalik edo ortografikorik izango.
  • Euskara hutsez egindako errotuluarengatik dirulaguntza ematen denean, kontuan izango da establezimenduaren hizkuntza paisaia osoa. Eta errotu bat edo gehiago baditu euskara ez den beste hizkuntza batean, euskarak duen presentzia aztertuko da eta horren arabera emango da dirulaguntza.
Bi hizkuntza ofizialak edota hizkuntza gehiago erabiltzen direnean, euskararen presentzia, gutxienez, gaztelaniaren edo beste hizkuntzen parekoa izango da dirulaguntza jaso ahal izateko.
Testuak zutabeka daudenean, euskara ezkerrekoan jarriko da. Testuak lerro berean daudenean, euskaraz hasiko dira. Eta testua bi lerrotan dagoenean, lehenengo lerroan joango da euskara eta bigarren lerroan beste hizkuntza. Era berean, testuak bi orritan bereizita daudenean, eskuineko orria euskararentzat izango da eta ezkerrekoa gaztelaniarentzat edo beste hizkuntza batentzat.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli