Donostia Kultura ikastaroetan izena ematea

Telematikoki

Donostia Kultura web orrian sartzeko, "hasi" sakatu. Handik, online izena eman ahal izango duzu, beti ere epea zabalduta dagoenean

Hasi

Presentzialki

Tramitearen deskribapena

Donostia Kulturak antolatutako ikastaroetan izena ematea:

Zeinek egin dezake eskaera

  • Herritarrak oro har
Adingabeak (-14) heldu batek matrikulatu behar ditu, azken horren datuak baliatuz.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Identifikazio agiria: NAN/AIZ, gidabaimena edo antzekoa.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

  • Ordainketa bakar bat egingo da, ikastaro osorako.
  • Prezioa ikastaroaren araberakoa izango da.
  • Donostia Kulturako bazkideek % 10eko beherapena izango dute. Ikusi beherapenei buruzko informazioa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aldagarria
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Ikastaroaren araberakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Izena ematea.
  2. Ikastaroetako plazak izena ematean izandako hurrenkeraren arabera beteko dira.
  3. Plaza baieztatu ondoren, ordainketa egitea.

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoa

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Parte hartzaileen kopurua mugatua izango da, eta Donostian bizi direnek lehentasuna izango dute; Donostiatik kanpokoen eskabideak erreserbako zerrenda batera igaroko dira eta matrikulazio epea bukatutakoan tokiren bat gelditzen bada soilik izango dute aukeratutako ikastaroan parte hartzeko eskubidea.
Zentroetako espezializazio ikastaroetan eta egileen ikastaroetako batzuetan, hala adieraziz gero, donostiarrek ez dute lehentasun hori izango.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli