Indarkeria matxistaren biktimentzako laguntza psikologikoa

Presentzialki

  • Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora
  • Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen Arreta Zerbitzura
    • Urdaneta kalea 13, etxabea
    • Telefonoa 943 481 400

Tramitearen deskribapena

Indarkeria matxista jasandako emakumeei eta indarkeria horren eraginpean dauden seme-alaba adingabeei laguntza psikologikoa ematea, indarkeriaren ondorioei tratamendua emateko eta emakumeen ahalduntzea bultzatzeko, horrela beren bizitzen gaineko kontrol hobea izan dezaten.
Baliabide honek indarkeria sexistatik eratorritako premia psikosozialak lantzen ditu, indarkeria sexista zer esparrutan eman den kontuan hartu gabe: bikotekidea, familia, inguru hurbila, kalea, lan esparrua…

Zeinek egin dezake eskaera

  • Gizarte Zerbitzuetako profesionalek aurrez balorazio eta preskripzio teknikoa eginda
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeek edota haien ordezkariek nahiz seme-alaba adingabeek, egiaztagarria den edozein moduren bidez etxeko tratu txarra edota sexu erasoa egon dela egiaztatuta.
Zerbitzu hau indarkeria matxistako egoeraren bat jasan duten nahiz jasaten ari diren emakumeentzako esku hartzearen esparruan ematen da: indarkeria fisikoa, psikologikoa, sexuala nahiz ekonomikoa, sexu eta harreman afektiboen esparrua, bikotekidearen, familiaren, lanaren eta gizartearen nahiz komunitatearen esparrua.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
Beharrezkoa izanez gero, kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri emango da (salaketa, babesteko agindua eta/edo epai penala).

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuen Zentroetan nahiz Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuan aurretiko hitzordua eskatzea.
  2. Premiaren azterketa egiteko gizarte langilearekin elkarrizketatzea.
  3. Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuko profesionalek egoeraren balorazio teknikoa egitea.
  4. Baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
  5. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  6. Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Sailera bidaltzea.
  7. Saioak aurrera eramateko Gipuzkoako Foru Aldundiak psikologo bat esleitzea.
  8. Egoeraren segimendua, Gizarte Zerbitzuetako artatzearen psikologoarekin koordinazioa, eta artatzearen amaitzea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Zerbitzua Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dago.

Informazio gehiago

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli