Ezgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko Europako txartela: berria, berritzea, lapurreta edo galtzea

Tramitearen deskribapena

Ezgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko Europako txartela eskuratzea: berria eta berritzea. Txartelak 5 urterako balioa du gehienez, edo egindako balorazioa iraungitzen den datara artekoa.
Txartel horren bidez horretarako egokitutako lekuetan (pertsona ezinduentzako plaza publiko erreserbatuak) aparka daiteke, baita aparkatzea debekatuta dagoen lekuetan ere (ezinbestekoa den denboran baino ez). Hauek dira salbuespenak:
  • Oinezkoen eremuak eta oinezkoen igarobideak.
  • Gelditzea debekatuta dagoen eremuak
  • Segurtasun publikoko arrazoien ondorioz mugatuta dauden eremuak.
  • Ibiak edo larrialdiko irteerak oztopatzen dituzten lekuak.
  • Zirkulazioko erreiak murrizten dituzten eremuak (ilara bikoitza).

Donostiako beste zenbait baldintza:
  • Egoiliarren eremuetan doan aparka daiteke ezinbesteko denbora (1,30 ordu gehienez).
  • Araututako eremuetan, erreserbatu gabeko plazetan aparka daiteke, 2. tarifa ordainduta.
  • Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat erreserbatutako plazetan: doan aparka daiteke 24 orduz gehienez ere, eta horiek igaro ondoren, ezin da leku berean aparkatu beste 12 ordu pasa arte.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Donostian erroldatuta egotea
Baldintza hauetakoren bat betetzen dutenek:
  1. Ezgaitasuna =>%33
  2. Ezintasun osoa, absolutua edo baliaezintasun handia
  3. Mendekotasuna
  4. Gaixotasun neorodegeneratiboa, Foru Aldundiak aitortutako mugikortasun mugarekin: A edo B edo C edo puntu 1, 1971/1999 Errege Dekretuaren II. eranskinaren arabera.
  5. Mendekotasuna duen eta gailu teknikoak behar dituen 3 urte baino gutxiagoko adingabea.
  6. Ezgaitasuna (4. edo 5. motakoa) duen 3 urte baino gutxiagoko adingabea

eta 1., 2. eta 3. kasuetan, horrez gain, bi baldintza hauetakoren bat betetzen dutenek:
  • Mugikortasun murriztua: (A edo B edo C, edo 7 puntu, 1971/1999 Errege Dekretuaren II. eranskinaren arabera)
  • Ikusmen zolitasuna, 50/2016 Dekretuaren 3. 1. B) art.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Eskabide berria:
  • Eskabide orria
  • Eskatzailearen NANaren fotokopia
  • Karnet tamainako 2 argazki.
  • Ezgaitasuna duen pertsonaren legezko ordezkaritza egiaztatuko duen agiria (horrela badagokio).
  • Foru Aldundiko Balorazio eta Orientazio Zerbitzuaren ebazpena (1-6 kausak: ezgaitasuna, mendekotasuna, mugikortasun murriztua, ikusmen zolitasuna egiaztatzea). Aurkezten ez badu, Udalak egiaztatuko du.
  • Osakidetzaren txostena (4. kausa: gaixotasun neurodegeneratiboa egiaztatzea; 5. kausa: gailuekiko eta bestelakoekiko mendekotasuna egiaztatzea).
  • Gizarte Segurantzaren ebazpena Ezgaitasun osoari, absolutuari edo baliaezintasun handiari buruz (2. kausa)

Berritzea/Lapurreta/Galera:
  • Eskabide orria (interesdunak txartela emateko nahitaezkoak diren baldintzak betetzen jarraitu behar du).
  • Argazki eguneratu 1
  • Lapurreta kasuan gainera, salaketa

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 10 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa
Beste administrazioen araberakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea
  2. Agiriak zuzentzea, horrela badagokio.
  3. Baldintzak berrikustea.
  4. Txartela prestatzea: inprimatzea eta argazkia eranstea
  5. Interesdunak berak bertaratu behar du txartela sinatzera, eta erabiltzeko baldintzekin batera jasoko du.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Txartela erabiltzeko baldintzak:
  • Bakarra, pertsonala eta besterendu ezina izango da, eta titularrak ibilgailu bat gidatzen duenean edo beste norbaitek ibilgailu horretan daramanean baino ez da erabiliko.
  • Ibilgailuaren aurreko haizetakoan jarri behar da, txartelaren atzeko aldea ibilgailuaren kanpoko aldetik irakurtzeko moduan. Eskumena duen agintariei baimena emango zaie aztertzeko, horrela eskatuz gero.

Titularren betebeharrak:
  1. Txartelaren titularrak betebehar hauek izango ditu:
    • Zuzen erabili beharko dute, 6. artikuluan jasotako erabilera baldintzen arabera.
    • Ibilgailuaren aurreko panelean jarri beharko dute aparkatzeko txartela, edo aurreko haizetakoan itsatsi, barnealdetik, beti jatorrizko agiria, atzeko aldea kanpoaldetik argi irakurtzeko moduan.
    • Identifikatu egin beharko dute, agintaritzako agente batek horrela eskatzen badie, eta nor diren egiaztatu beharko dute, nortasun agiri nazionalaren, identifikazio fiskaleko zenbakiaren, egoiliar txartelaren edo identifikatzeko beste edozein agiri ofizialen bidez. Hori gabe, ezingo dute aparkatzeko txartela erabili. 14 urtetik beherakoek ezgaitasun maila aitortzeko agiria erakutsita egiaztatu ahal izango dute nor diren.
    • Agintaritzaren agenteei lagundu beharko diete, ahal den neurrian, aparkatzeko txartela erabiltzearen ondorioz edo eskubide hori baliatzearen ondorioz sor daitezkeen trafiko arazoak saihesten.
    • Aparkatzeko txartela emateko nahitaezkoak diren baldintzen aldaketarik balego, helbidez aldatuz gero edo txartela hondatu, galduz edo lapurtuz gero, horren berri eman beharko dute. Lapurtuz gero, dagokion salaketa ere aurkeztu beharko dute. Iraungitako txartela itzuli beharko dute berritzeko unean edo iraunaldia amaitzean.
  2. Eginbehar horiek ez betetzeak aparkatzeko txartela aldi baterako kentzea ekar dezake, 6 hilabeteko epean, eta, ez-betetzeak behin eta berriro gertatuz gero, aparkatzeko txartela baliogabetu dezake Udalak, ordenamendu juridikoan aurreikusitako zigorrak alde batera utzi gabe.
  3. Aparkatzeko txartela iruzurrez erabiltzen badute, hala pertsona fisikoek nola juridikoek, Udalak baliogabetu egingo du txartela, horren ondorioz ordenamendu juridikoan aurreikusitako zigorrak alde batera utzi gabe.
  4. Txartela baliogabetzen bada, titularrak ezingo du berriro txartelik eskatu urtebeteko epean, ezeztatzen den unetik zenbatzen hasita.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli