Kexa kutsadura akustikoaren eta/edo usain txarren aurrean eta neurri zuzentzaileak ezartzea

Telematikoki

Telefono bidez

Udal!nfo telefonoak

Udaltzaingoa/Guardia Municipal: 092

Tramitearen deskribapena

Zaratak edo usainak direla eta egindako kexa jaso ondoren, egiaztatu egin behar da badela halakorik. Horretarako, halakorik sumatzen duenean, kaltetutako auzotarrak Udaltzaingoari deitu behar dio (092 telefonora), eta horri buruzko txostena eskatu. Etxebizitzaren barruan eragozpen horiek badirela egiaztatzen bada, neurri zuzentzaileak har ditzan eskatzeko espediente bat irekiko zaio establezimenduari, eragozpen horiek desagerraraz ditzan.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 3 hilabete
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Auzokidearen deia jaso orduko egingo du ikuskapena Udaltzaingoak.

Prozesuaren urratsak

  1. Kexa erregistratzen da.
  2. Kexa Udaltzaingoari helarazten zaio, egiaztatu eta ikuskapena egin dezan, eta, gero, akta batean jaso ditzan zaraten edo usainen neurketak.
  3. Udaltzaingoaren akta aztertu eta gero, ingeniaritza sailak ezartzen du positiboa edo negatiboa den. Positiboa bada, Ingurumeneko Lege Zerbitzuak neurri zuzentzaileak hartzeko eskatzen dio establezimenduari, eragozpen horiek desager daitezen.
  4. Ebazpena egin eta neurri zuzentzaileen berri ematen zaio interesdun pertsonari edo jardueraren arduradunari.
  5. Espedientea artxibatzen da, eragozpenak desagertu direla egiaztatu eta gero.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza

Araudia

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli