Kontsumitzaileentzako prestakuntza: kolektiboen aurrean emandako hitzaldiak, hedabideetan egindako elkarrizketak, etab.

Presentzialki

Mandasko Dukearen pasealekua 12.
Ordutegia: 09:00 - 14:00

Telefono bidez

Kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoa

943-48 34 10

Besteak

udala_omic@donostia.eus

Tramitearen deskribapena

Kolektiboen, elkarteen eta hedabideen beharrei erantzutea, kontsumoari lotutako gaiei buruzko hitzaldien, ikastaroen edo txostenen bidez.

Zeinek egin dezake eskaera

Kontsumoari lotutako gaiei buruzko informazio puntuala edo orokorra behar duen pertsona, kolektibo, ikastetxe edo hedabideetako profesional orok.


Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Prestatu asmo den kolektiboak zer gai aukeratu edo zeri buruz galdetu duen, gai horri lotutako prestakuntza jarduera sakon dokumentatuko da, gaiari buruzko informazio ona eta ugaria izateko.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Egun bat
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Jarduera egun jakin eta bakar batean egiten da, jardunaldi bat ez bada, halakoetan, epea bi edo hiru egun luzatzen baita.

Prozesuaren urratsak

  1. Kolektiboaren ordezkaria edo profesionala hartzen da, eskaera egin dezan. Lehen bilera horretan zehazten da zer gai jorratuko den eta noiz aurkeztuko den.
  2. Hitzaldia, txostena edo elkarrizketa taxuz prestatzen da, ahalik eta erraztasun handienaz azaltzeko.
  3. Jardueraren egunean, hitzordua egiten da kolektiboaren arduradunarekin edo profesionalarekin, ordu erdi bat lehenago, aretoa ikuskatzeko eta aurkezpena patxadaz prestatzeko.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Ingurumenako Zuzendaritza

Araudia

Aukeratutako gaiarekin zerikusia duen oro.

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli