Etxez etxeko laguntza udal zerbitzua (ELZ)

Presentzialki

Tramitearen deskribapena

Etxeko laguntza zerbitzua zerbitzu publiko soziala da, beren kasa baliatzeko edo familiaren nukleoari osorik eusteko arazoak dituztenentzako dena eta ongizate fisiko, psikiko eta/edo soziala bere onera ekartzeko helburua duena, bakoitzari bere prebentzio, asistentzia eta/edo birgaitze programa aplikatuta, ahal den bitartean norberaren etxean bizitzen laguntzeko.


Etxez etxeko laguntzak honako zerbitzu hauek barne hartu ditzake:
  • Etxeko laguntza: Etxerako erosketak egitea eta janaria prestatzea; arropa garbitzeko, lehortzeko, lisatzeko eta ordenatzeko laguntza ematea; etxea garbitu eta txukuntzea (ez dira barne hartzen ohiz kanpoko garbiketa orokorrak); ohea egitea, eraikineko gune komunak garbitzea
  • Laguntza pertsonala: Bere burua garbitzen laguntzea, eserlekutik altxatzen, ohera joaten eta ohetik jaikitzen laguntzea, janzten eta jaten laguntzea; osasun zerbitzuek agindutako botikak hartzen laguntzea eta kontrolatzea; etxe barruan eta etxetik kanpo batetik bestera joaten laguntzea.
  • Laguntza soziokomunitarioa: Etxetik kanpora ateratzen laguntzea, baina, beti etxe inguruan, hala nola eguneko zentrora.

Etxez etzeko laguntza zerbitzua urteko egun guztietan ematen da, astelehenetik igandera, 7tatik 22etara. Gehienez, hiru ordu egunean, ohiz kanpoko kasuetan izan ezik.

Zeinek egin dezake eskaera

Oro har, Donostian erroldatutako pertsonak eta/edo familiak edo haien legezko ordezkaria (eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez), autonomia galera dela-eta, ohiko bizilekuan bizitzen jarraitzen laguntzeko, laguntza zerbitzua behar dutenak (aldi baterako zerbitzua nahiz zerbitzu iraunkorra).
  • Kontuan hartuko dira familiarekin lotutako arrazoien ondorioz etxea txandakatzen dutenak (familia taldeak eta abar) eta eskaera egiteko unean erroldatuta egonda ere urtebetez baino gutxiagoz erroldatuta daudenak.
  • Zehazki, etxez etxeko laguntzarako zerbitzuaren erabiltzaileak honako hauek dira:
    • Autonomia pertsonalerako zailtasunak dituzten hirurogei urte baino gehiagoko pertsonak.
    • Autonomia pertsonalerako zailtasunak dituzten pertsona desgaituak edo elbarriak.
    • Beren familiak behar duten zaintza eta arreta eman ezin diezaieken adin txikikoak.
    • Gehiegizko kargak, bizikidetzako arazoak, gizarte egoera ezegonkorrak eta/edo gaixotasun fisiko eta/edo psikiko baten ondoriozko arazoak dituzten familia taldeak edo pertsonak.
Kasu horietan guztietan, beharrezkoa da pertsonek ezarritako prezio publikoa ordaintzea.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
Norberaren egoera pertsonalaren arabera:
  • Bizikidetza unitatean adin txikikoak badaude, familia liburua.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako mendekotasun balorazioa (ez badute balorazio hori Gizarte Ongizate arloan)
  • Osasun txartela.
  • Banku posizio guztien ziurtagiriak: aurrezki kontu, kontu korronte, bonu, akzio, epe finkoko gordailu eta abarretako guztien gaurkotutako saldo eta interesak.
  • Pentsio eguneratuen egiaztagiria edo balioa handitzeko gutuna (GSINen pentsioak izan ezik, haien datuak Gizarte Ongizate arloan baitaude).
  • Azken nominaren kopia (edo desberdinak baldin badira azken nominen kopiak) eta lan kontratuak.
  • Onuradunari ordaintzea dagokion prezio publikoaren ordainketa egiteko erabiliko den banketxea eta kontu korronte zenbakia.
  • Udaleko Gizarte Zerbitzuen iritziz interesekoa den edozein dokumentazio.

Eskatutako zerbitzuak etxeko laguntzako zerbitzuak barne hartzen dituenean edo adin txikikoak dituzten familien arretara zuzenduta daudenean, dokumentazioak barne hartu behar ditu eskatzailearen ezkontidea edo izatezko bikotea, bai eta etxebizitza horretan bizi diren gainerako pertsonak ere.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

  • Erabiltzaileak prezio publikoan ezarritako zenbatekoa ordaindu behar du. Prezio hori pertsona horren baliabide ekonomikoen araberakoa izango da. Baliabide ekonomikoak kalkulatzeko, zerbitzuaren onuradun guztien errenta eta ondasunak hartuko dira kontuan.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 2 egun
  • Epe legala: 2 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Ez dago itxaron zerrendarik, eta, normalean, zerbitzua 2 eta 5 egun arteko epean abiatzen da. Larrialdiko kasuetan, 24 ordutan ematen zaie irtenbidea.

Prozesuaren urratsak

Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
  1. Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
  2. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
  3. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  4. Gizarte langileak premiak zein diren aztertuko ditu. Horretarako, honako alderdi hauek baloratuko ditu etxeetara egindako bisiten eta elkarrizketen bidez:
    • Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak eta jarduera instrumentalak egiteko beharrezko laguntzak.
    • Egoera sozio-familiarra.
    • Etxebizitzaren egoera.
    • Egoera ekonomikoa.
  5. Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
  6. Pertsona interesdunari jakinaraztea.
  7. Zerbitzua abiaraztea.
  8. Zerbitzua ematen duen enpresak erabiltzaileari prezio publikoa kobratzea hilero.
  9. Gizarte langileak jarraipena egitea, zerbitzuak beharrezkoak dituen egokitzapenak eta aldaketak egiteko.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Zerbitzu honek helburu hauek ditu:
  • Autonomia-galera prebenitu eta/edo konpentsatzea, eguneroko bizitzako jarduerak egiteko, eta/edo etxea, bertan bizi ahal izateko moduan mantentzen laguntzea.
  • Arretarako sare naturala osatzen duten zaintzaileei laguntzea.
  • Zerbitzuaren erabiltzaileak euren ingurunean integratzen laguntzea, isolamendu egoerak saihestuz.
  • Egoera arriskutsuak saihesteko ekintzen bidez elkarbizitzarako giroa hobetzea.
  • Beste hainbat zerbitzuren beharra izan dezaketen egoerak antzemateko elementu gisa balio izatea.

Eskaintzen EZ diren zerbitzuak:
  • Konpainia egitea eta paseoetan laguntzea.
  • Elkarbizitza-unitatean sartuta dauden beste lagunei laguntzea, udal-zerbitzu teknikoek egindako balorazioan sartuta ez badaude.
  • Hainbat etxeko lan, horiek eginez gero, erabiltzailearekin bizi direnei zuzeneko laguntza ematen bazaie
  • Osasun arloko jarduerak, jarduera horiek egiteko berariazko prestakuntza behar bada (injekzioak ipintzea, tentsioa hartzea, zundak erabiltzea, ultzerak eta eskaerak tratatzea, eta ezagutza espezializatuak eskatzen dituzten zenbait botika ematea).
  • Aurreko atalean zerrendatu ez diren garbitze lanak.
  • Udal-zerbitzuen gizarte txostenean jasotzen ez diren zeregin guztiak.

Etxeko laguntza-zerbitzua emango da gutxienez: 30 minutu astean

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli