Biztanleen Udal Errolda: jaioberrien alta

Tramitearen deskribapena

Jaioberrien izena ematea, lehen aldiz, Biztanleen Udal Erroldan

Zeinek egin dezake eskaera

Jaioberriaren izena aldez aurretik Erregistro Zibilean emanda, gurasoetako edozein edo haiek baimendutako beste norbait.
Interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da
"Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Familia liburua
  • Edo jaiotza agiria
  • Edo jaiotza Erregistro Zibilean jasotzeko epez kanpoko eskaerari buruzko akta

Unitate arduradunak nolanahiko dokumentazio osagarria bildu ahal izango du izapidea behar bezala kudeatzeko

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa

Prozesuaren urratsak

  1. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea
  2. Biztanleen Udal Erroldan izena ematea
  3. Errolda agiria ematea, izapidetzearen egiaztagiri modura

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

*Biztanleen Udal Erroldan jasotako datuak gainerako Administrazio Publikoei laga ahal izango dira interesdunaren aldez aurreko onespenik gabe, beharrezkoak diren haien eskumeneko jarduerak garatzeko soilik.
*Erregistro Zibilean izena emateari buruzko informazioa eskuratzeko sakatu hemen

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli