Telelaguntza

Presentzialki

Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora joan behar da informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko:

Tramitearen deskribapena

Autonomia mugatua duten edo gizartean isolatuta gelditzeko arriskua duten pertsonei gizarte laguntza emateko eta esku hartzeko zerbitzu teknikoa da, telefono lineari esker, etengabeko arretako zerbitzua edukitzeko aukera ematen diena, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, larrialdiko edo gizarte premiako egoerei erantzun egokia emateko.
Zerbitzu honen bidez, presako arreta emateko eta/edo ohiko zein etengabeko gainbegiratzea egiteko aukera dago, eta, beharrezkoa balitz, behar den arreta mota berehala emateko aukera errazten du.
Informazio gehiago

Zeinek egin dezake eskaera

  • Donostian erroldatuta egotea
  • Oro har, bakarrik bizi diren pertsonak edo egunaren zati handienean bakarrik egoten diren pertsonak, edo, udaleko gizarte zerbitzuen iritziz, pertsona horren bizikidetza unitateko gainerako kideak babesgabetasun, mendekotasun eta/edo desgaitasun egoera batean daudenean.

Eta horrez gain, baldintza hauek bete behar dituzte:
  • Etxebizitzan telefono linea izatea.
  • Telelaguntza ekipoa zuzen erabiltzeko gai izatea.

Zehazki, pertsona hauei zuzendutako zerbitzua da
  • 65 urte baino gehiagoko pertsonak, mendekotasun egoeran edo arriskuan daudenak (dagokion organo eskudunak hala aitortu dionean ebazpen administratibo bidez).
  • Bakarrik bizi diren 75 urte baino gehiagoko pertsonak
  • Adimen, gorputz edo zentzumen desgaitasuna edo gaixotasun mentala izanda mendekotasuneko egoeran dauden pertsonak (dagokion organo eskudunak hala aitortu dionean ebazpen administratibo bidez).
  • Gizarte isolamendu arriskuko egoera jakin batzuetan dauden pertsonak.

Eusko Jaurlaritzaren ardura da espedientea izapidetzea eta hari buruzko ebazpena ematea. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
  • Osasun txartela
  • Telelaguntzarako osasun fitxa. Fitxa hori familia medikuak beteko du, eta eskatzailearen osasun egoera adieraziko da, eta, hala badagokio, eskatzailearen patologien diagnostikoak eta haiei dagozkien tratamenduak ere adieraziko dira.
  • Telelaguntza zerbitzuaren prezioa ordaintzeko salbuespena edo hobari bat eskatzen duten interesdunek, haien ahalmen ekonomikoa zehazteko, gizarte zerbitzuetan eskuduna den Eusko Jaurlaritzako sailburuaren aginduan adierazitako dokumentazioa aurkeztu behar dute; izan ere, agindu horren bidez, telelaguntza zerbitzu publikoaren finantziazioan erabiltzaileen parte hartze ekonomikoa erregulatzen da.
  • Telelaguntza zerbitzuaren prezioa banku helbideratze bidez ordaintzeko agiria.
  • Hala badagokio, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko administrazioak eska ditzakeen dokumentu gehiago.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Kudeaketaren kostua Udalak eta Eusko Jaurlaritzak ordaintzen dute. Era berean, zerbitzuaren erabiltzaileak, haren ahalmen ekonomikoa kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak zehaztutako zenbateko bat ordainduko du (4 euro).

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 2 hilabete
  • Epe legala: 2 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
  2. Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
  3. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
  4. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  5. Eskabidea Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailera bidaltzea.
  6. Eusko Jaurlaritzak ebazpena ematea eta interesdunari jakinaraztea.
  7. Eskatzailearen etxebizitzan zerbitzua abiaraztea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Teleasistentzia sistema, larrialdirik gertatuz gero, modu erraz batez larrialdiaren berri emateko telefono-sistema da.
Lepotik zintzilik edo eskumuturrean eraman daitekeen sakagailu txikia da eta haren bitartez telefono dei bana egiten die gertueneko pare bat senideri edo kideri eta larrialdi zentral bati.
Zentraletik bideratuko dira erabiltzailearen eskariari erantzuteko behar diren baliabideak (anbulantzia, medikua…).
Zerbitzua enpresa instalatzaileak jartzen du eta beronek kobratzen dio erabiltzaileari.
Erabiltzaileak etxeko giltzak dituzten pare bat lagun, bizilagun edo senideren izen, helbide eta telefonoak eman behar ditu, larrialdirik gertatuz gero, haiei giltza eskatzeko
Argibide gehiago eskuratzeko, sakatu esteka honetan: Eusko Jaurlaritza edo 900 851 600 telefonora deituz.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli