Laguntza ekonomikoak: Etxebizitzak eta bizitegi eraikinak birgaitzea: 3-Egindako lanen zuriketa

Telematikoki

Presentzialki

Obra partikularrak bakarrik egin dezaketa eskabidea presentzialki
Etxegintza: San Marcial, 2

Tramitearen deskribapena

Tramite hau behin-behineko ebazpena lortu eta obra bukatu ondoren egingo da.
Beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu beharko da dirulaguntzen behin betiko ebazpena lortzeko.
Aurkeztutako eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe baldin badago, 10 laneguneko epea duzu zuzendu ahal izateko.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Azken fakturak, behar bezala beteta;
  • Fakturak ordain izanaren ordainagiriak
  • Egindako lanen gaineko argazkiak koloretan.
  • EATak eskatutako obrak badira, haiek zuzendu direla egiaztatzen duen agiria.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aldagarria
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

Oharra: obra amaitutakoan Hirigintzan aurkeztu beharko da obra lizentzian adierazten den dokumentazioa.
  1. Onuradunek egindako lanak frogatzeko agiriak aurkeztea, gehienez ere, 18 hilabeteko epean.
  2. Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea. Gehienezko epea: 10 egun baliodun
  3. Behin betiko ebazpena. Epea: 60 egun.
  4. Laguntza eman eta dirua sartuko diotela (ala ukoa) adierazteko jakinarazpena.
  5. Dirulaguntza ordaintzea.

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Etxegintza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli