Mugikortasun murriztua duten pertsonek etxetik hurbil aparkatzeko plazaren erreserba

Tramitearen deskribapena

10, A edo B ezgaitasun maila aitortua baduzu eta zure ohiko etxebizitzaren inguruetan aparkatzeko plaza baten erreserba behar baduzu, eskabide hau egiteko aukera duzu.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Desgaitasunen bat duten pertsonak edo haien legezko ordezkaria
Bete beharreko baldintzak
  • Ezgaitutako pertsona eta ohiko gidaria Donostian erroldaturik egotea, eta eskabidean adierazitako helbidean bizitzea (Udalak egiaztatuko du).
  • Familia unitateak garajerik ez izatea etxebizitzaren inguruan, edo, izatekotan, irisgarritasun baldintza egokirik ez betetzea.
Interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Ezindutako pertsonaren NAN
  • Ohiko gidariaren NAN

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 3 hilabete
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea
  2. Agiriak zuzentzea, horrela badagokio.
  3. Txosten teknikoa
  4. Plazaren erreserba onartzeko edo ukatzeko ebazpena
  5. Jakinaraztea
  6. Brigadak plaza margotzea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Baja ematea titularra hil egin delako izaten bada, entregatu egin behar da desgaitasunen bat duten pertsonek aparkatzeko Europako txartela.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli