Laguntza ekonomikoak: Indarkeria matxistaren biktimentzako

Presentzialki

  • Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora
  • Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen Arreta Zerbitzura
    • Urdaneta kalea 13, etxabea
    • Telefonoa 943 481 400

Tramitearen deskribapena

Indarkeria matxistako biktimari bere erasotzailearengandik bereizi eta gutxieneko bizimodu duina izateko laguntza ekonomikoa ematea.

Babesteko Agindua arautzen duen 27/2003 Legeak dioenari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoan xedatzen da gaitzeko titulua izango duela Babesteko Aginduak, eta araudiak eskatutako baldintzak betez gero, biktimak honako laguntzak jasoko dituela:

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta:

Hileroko prestazio ekonomiko bat da, nahikoa baliabiderik ez duten pertsonen eta familien oinarrizko premiak asetzeko. Lanbiden izapidetzen da.

Beste laguntza ekonomiko batzuk:

  • Gizarte larrialdietarako laguntzak (GLL). Informazioa ikusi hemen
  • Premiazko laguntza ekonomikoak: indarkeria matxistaren biktimek bizirik irauteko dituzten oinarrizko premiei berehala aurre egin diezaieten ematen dira, pertsona horiek gainerako laguntza ekonomikoak jasotzeko duten eskubidearen emakidak izapidetzen ari diren bitartean. Donostiako Udaletxean izapidetzen dira.
  • Lan Plan Partekatua sustatzeko laguntzak. Ikusi informazioa hemen
  • Laneratzeko Errenta Aktiboaren (LEA) programa: Lan mundura txertatzeko programa da, langabezian eta diru premian dauden eta lan munduan aritzeko zailtasun handiak dituzten pertsonei, eta genero indarkeriaren nahiz etxeko indarkeriaren biktimei prestazio bat ematen diena. Dagokion SEPEren (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren) bulegoan eskatu behar da. Indarkeriaren biktima izatearen egiaztatzea Gizarte Zerbitzuen txosten baten bidez egin ahalko da, egiaztagiri juridikorik ez dagoen kasuetan, eta betiere teknikariek aholkatuta.
  • Genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako laguntza ekonomikoa, abenduaren 28ko 1/2004, Lege Organikoaren 27. artikuluan jasotzen dena, Genero Indarkeriaren aurkako Osoko Babeserako Neurriei buruzkoa. Laguntzak Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzak kudeatzen ditu. Eusko Jaurlaritzako Zuzenean bulegoen bidez, nahiz Donostiako Udalaren Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuaren bidez izapidetzen dira.

Zeinek egin dezake eskaera

Baldintza hauek betetzen dituztenek eska ditzakete laguntzak:
  • Indarkeria matxistaren biktima izatea.
  • Diru sarrera nahikorik ez izatea.
  • Enplegu bat lortzeko eragozpen handiak izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea eta bertako egoiliarra izatea.
  • Beste baldintza berezi batzuk laguntzaren izaeraren arabera.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
  • Eskabidea
  • Zigor epaia egiaztatzen duen dokumentua, babesteko neurriak zehazten dituena, hala badagokio.
  • Prestazioetako batzuk jaso ahal izateko, biktima babesteko Agindua edota, salbuespen gisa, Fiskaltzaren txostena eskatzen da, indarkeria matxistaren zantzuak badaudela adierazten duena.
  • Enpleguaren Zerbitzu Publikoaren nahitaezko txostena, hala badagokio.
  • Eskatzailearen PFEZren eta Ondarearen gaineko zergaren azken aitorpena, eta hala badagokio, errentaren gaineko zergaren aitorpena egiteko salbuetsita dagoela egiaztatzen duen agiria.
  • Banantzerik nahiz dibortziorik izanez gero, laguntza arautzeko hitzarmenaren kopia konpultsatua.
  • Eskatzailearen hileroko diru sarreren egiaztagiriak.
  • Eskatzailearen desgaitasunaren egiaztagiria, hala badagokio.
  • Laguntzaren izaeraren araberako bestelako dokumentazio berezia.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Eskatutako laguntzaren arabera
  • Epe legala: Eskatutako laguntzaren arabera
  • Isiltasun zentzua: Eskatutako laguntzaren arabera

Prozesuaren urratsak

  1. Aurretiko hitzordua indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako Arreta Zerbitzuarekin.
  2. Aurkeztutako dokumentazioa aztertzea eta baldintzak betetzen direla egiaztatzea, Emakumearentzako Zerbitzuaren profesionalek egina.
  3. Eskabidea bidaltzea eta dagokion erakundearekin koordinatzea.
  4. Laguntza ekonomikoa emateko ala ukatzeko ebazpena jasotzea.
  5. Gastua justifikatzea, hala badagokio.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Zerbitzu hau indarkeria matxistako egoeraren bat jasan duten nahiz jasaten ari diren emakumeentzako esku hartzearen esparruan ematen da: indarkeria fisikoa, psikologikoa, sexuala nahiz ekonomikoa, sexu eta harreman afektiboen esparrua, bikotekidearen, familiaren, lanaren eta gizartearen nahiz komunitatearen esparrua.

Horregatik, zerbitzu hori Donostiako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan artatzen ari diren emakumeei soilik ematen zaie.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli