"Elkartrukea" nazioarteko gazte trukeak

Telematikoki

Presentzialki

Gazteria departamentua
  • Agirre Miramon kalea, 4
Ordutegia:
  • astelehenetik ostiralera, 09-14:00
Telefonoa
  • 943 481 909

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Tramitearen deskribapena

Elkartruke hauetan, zenbait herrialdetako gazteek aisialdi jardueretan elkarrekin hartzen dute parte, eta proiektu bat lantzen dute haiei interesatzen zaizkien gaiekin. Elkartrukean zehar, partaideek programa bat garatuko dute (tailerrak, jarduerak, eztabaidak, simulazioak, aire zabaleko ekintzak, etab.), eta trukea egin aurretik, programa hori beraiek diseinatuko eta antolatuko dute.

Gazte trukeek hainbat aukera eskaintzen dizkiete gazteei: konpetentziak garatzea; gizarte gaiez gehiago kontzientziatzea; beste kultura eta bizimodu batzuk ezagutzea, nagusiki, beren gisakoen arteko ikaskuntzaren bitartez; eta elkartasuna, demokrazia eta antzerako balioak sustatzea. Hezkuntza ez-formaleko metodoen bitartez ikasten dute gazteek.

Elkartrukeak estatuz haraindiko lankidetzan oinarritzen dira, eta Europar Batasuneko edota handik kanpoko herrialdeetako bi erakunde edo gehiagoren artean egiten dira.

Jardueraren iraupena: 5 eta 21 egun artean, bidaiatzen igarotako egunez gain.Partaide kopurua eta taldeen osaera: gutxienez 4 partaide talde bakoitzetik (taldeko arduradunez gain). Talde nazional bakoitzak gutxienez arduradun bat izan behar du (pertsona heldu hori gazte elkartrukean parte hartuko duten gazteekin joango da, ikaskuntza eraginkor bat, babesa eta segurtasuna bermatzeko). Gutxienez 16 partaide behar dira, eta gehienez, 60 (taldeko arduradunez gain).
Elkartrukea egiteko aukerak eta haietan parte hartzeko irizpideak noizbehinka argitaratzen dira, ikusi Europako elkartrukeen webgunea.

Zeinek egin dezake eskaera

Hauek dira baldintza orokorrak, baina deialdi bakoitzak irizpide jakin batzuk izaten ditu:
  • 13 eta 30 urte arteko gazteak.
  • Arau orokor gisa, lehentasuna izango dute Donostian erroldatutako pertsonek eta Gazteria Sailak antolatutako elkartrukeetan inoiz parte hartu ez dutenek.
  • Hizkuntza ezaguerak eska daitezke elkartrukea egingo den herrialdearen arabera.
  • Konpromisoa hartu behar da jardueraren hasieratik elkartrukearen bukaeraraino parte hartzeko.
  • Sailak elkartrukea egin aurretik eta hura amaitu ostean antolatutako jardueretan eta bileretan parte hartu behar da.
  • Prezio publikoa ordaindu behar da, hala badagokio.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Deialdi bakoitzean dokumentazio desberdina eska daiteke, baina orokorrean hauek aurkeztu behar izaten dira:
  • NAN
  • Pasaportea eguneratuta: adingabekoen kasuan, pasaportea ezinbestekoa izango da NANaz gain, adinez txikiak izanik atzerrira doazelako.
  • Europako Osasun Txartela
  • Gazte Txartela
  • Hizkuntza ziurtagiria (agiririk izan ezean, proba bat egiteko eska daiteke).
  • Adingabekoek gurasoen edo tutoreen baimena behar dute.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Eskainitako plaza kopurua baino pertsona gehiagok ematen badu izena, zozketa publiko bat egingo da partaideak aukeratzeko.

Prozesuaren urratsak

  1. Adierazitako epean izena ematea.
  2. Gazteria Sailak datuak egiaztatzea.
  3. Zozketa publikoa egitea, eskainitako plaza kopurua baino eskaera gehiago badago.
  4. Zozketako emaitzak argitaratzea eta itxaron zerrenda egitea, kasua bada.
  5. Elkartrukean parte hartuko duten pertsonek aurretiko jarduerak eta bilerak egitea, trukea prestatzeko.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Jarduera hauek EZ dute aukerarik izango elkartruke gisa diru laguntzarik jasotzeko:
  • Ikasketa akademikoetako bidaiak
  • Dirua irabazteko asmoa duten elkartrukeak
  • Turismo gisa sailka daitezkeen elkartrukeetako jarduerak
  • Jaialdiak
  • Oporretako bidaiak
  • Ikuskizunen birak

Informazio osagarri guztia (zozketaren emaitzak, programazioa, etab.) webgune honetan kontsultatu daiteke: www.donostia.eus/Europa

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli