Gizarte larrialdiko etxebizitzak

Presentzialki

Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora joan behar da informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko:

Tramitearen deskribapena

Gizarte Larrialdiko Etxebizitzetako aldi baterako harrera zerbitzua Udalak aldi baterako larrialdiko harrera emateko erabiltzen dituen etxebizitzetan emango da, bizitoki faltak nahiz pertsonen segurtasuna arriskuan jartzen duten bizikidetzako arazo larriek eragindako egoera kritikoei erantzuna emate aldera.

Kasu berezietan izan ezik, zerbitzu honek bizitokia eman besterik ez du egiten. Beraz, etxebizitza horietan ez da tutoretzarik izaten eta ez da erabiltzaileak zaintzeko langilerik egoten. Hala ere, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak kasuen segimendua egingo du.


Honako gorabeheren ondorio diren egoerak joko dira bizitoki faltak nahiz bizikidetzako arazo larriek eragindako egoera kritikotzat:

  • Jurisdikzio zibileko epai irmo batek agindutako kaleratzeak, ordaintzeko dirurik ez izateagatik, jabearen beharrengatik, aurri deklarazioa egin delako edo antzeko beste arrazoi batzuengatik.
  • Udalak harrera zerbitzua behar duen pertsonaren nahiz pertsonen bizitoki den eraikina erortzeko zorian dagoela erabakitzea.
  • Familia unitatearen bizitokia den eraikina erabilezin utzi duen hondamendia, sutea, uholdea nahiz antzeko ezbeharra.
  • Familia harreman jasanezinak, tratu txar fisiko eta/edo psikikoengatik. Genero indarkeria jasan duten emakumeak horretarako berariaz prestatu diren etxeetan artatuko dituzte.
  • Beste larrialdi egoera batzuk.

Egonaldia, gehienez, hiru hilabetekoa da.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Donostian erroldatuta egotea
  • Gizarte Zerbitzuetako profesionalek aurrez balorazio eta preskripzio teknikoa eginda
Edozein pertsonak nahiz bizikidetza unitatek erabil dezake zerbitzua, beti ere bizitoki faltak nahiz bizikidetzako arazo larriek eragindako egoera kritikoan badago, aurrekoan zehaztutakoaren arabera.

Honako hauek izango dira kontuan horrelako etxeak eskuratzeko lehentasunak erabakitzerakoan:
  1. Babestu beharrekoen artean adin txikikoak egotea.
  2. Etxebizitzaren beharra hondamendi batek, aurri adierazpenak edo etxea nahitaez utzi beharrak sortzea.
  3. Tratu txarrik edo erasorik jasatetik babestu beharrean egotea

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Familiak segurtasun baldintzetan bizitzeko moduko beste etxebizitzarik ez duela edo etxe hori berehala erabili ezin duela egiaztatzen duten agiriak.
  • Familia larrialdi egoeran dagoela frogatzeko Gizarte Zerbitzuek beharrezkotzat jotzen dituzten gainerako agiriak.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 2 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan ordua eskatu.
  2. Gizarte Langilearekin elkarrizketa, beharrak aztertzeko eta harrera proposamena egiteko.
  3. Baldintzak betetzen direla egiaztatu.
  4. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratu.
  5. Harrera elkarrizketa egin eta agiriak sinatu: egonaldirako akordioa, araudia, eskubide eta betebeharrak.
  6. Esku Hartzeko Plana prestatu udaleko Gizarte Zerbitzuetako langileekin.
  7. Udaleko Gizarte Zerbitzuetako langileek planaren ebaluazioa eta jarraipena egin.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli