Indarkeria matxistaren biktimentzako foru harrera zentroak

Presentzialki

Zerbitzu honetara heltzeko, aldez aurretik harremanetan jarri behar da Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin, Emakumearen Arreta Zerbitzuarekin eta/edo Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuarekin (GLUZ).
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen (OGZ) arreta ordutegiak. Ikus gizarte zerbitzuetako zentroen zerrenda: Ordutegia: 09:00 - 14:00
OGZen arreta ordutegitik kanpo, Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzutik (GLUZ), Udaltzaingotik, Ertzaintzatik eta epaitegitik harremanetan jarri ahal izango da Gizarte Larrialdietarako Foru Zerbitzuarekin (GLFZ) Aldundiaren harrera baliabide horietara sarbidea izateko.Telefonoak 943 224 411 - 112

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Aldundiari dagozkion indarkeria matxistaren biktimentzako bi harrera zentro daude:


URRATS zentroa. Premiazko eta egonaldi laburreko harrera zentroa.
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei eta horien ardurapean dauden pertsonei premiazko harrera eta osoko arreta ematen die. Indarkeria matxistaren biktima diren eta babesa behar duten emakumeentzako harrera zentroa.Egonaldi laburreko zentroa. 24 orduz eta urtearen 365 egunetan ematen da harrera. Kasuaren balorazioa egin eta egokien zaion baliabidera bideratzeko proposamena egiten da. Zentroko egonaldia 30 egunekoa izango da gehienera, eta beste 30 egunez luzagarriak eragozpen handiko kasuetan, aurrez Gipuzkoako Foru Aldundiko dagokion sailarekin adostuta.


BIDEAN zentroa. Egonaldi ertaineko nahiz luzeko harrera zentroa.
Indarkeriaren biktima diren, eta babesa eta etxebizitza bat premiazkoa duten emakumeentzako zentroa, esku hartze psikosozialeko, soziohezitzaileko eta bitartekotzako laguntza trinkoa eskaintzen duena eta teknikari espezializatuen etengabeko presentzia eskatzen duena. Harreraren egonaldia 6 hilabeterainokoa izan daiteke, luzagarriak izan daitezkeenak aurrez zentroaren sail kudeatzailearekin adostuta.

Autonomiarako etxebizitzak.
Indarkeria matxistaren biktima diren eta babesa premiazkoa duten emakumeentzako etxebizitzak, 6 hilabeterainoko harrera aldia dutenak, luzagarriak izan daitezkeenak aurrez Gizarte Larrialdietarako eta Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko sailarekin adostuta.

Zeinek egin dezake eskaera

Indarkeria matxistaren egoerak jasan ondoren babesteko premia eta aldi baterako etxebizitza behar duten emakumeei zuzenduak. 18 urteko edota gehiagoko emakumeek nahiz adingabeko emakumezko emantzipatuek (zein haien legezko ordezkariak). Elkarbizitzarako unitatea mantentzeko helburuarekin, zerbitzu hori eta horren prestazio guztiak eskatu ahal izango dituzte emakumeen ardurapean dauden eta normalean haiekin bizi diren pertsonek ere, izan kargura dituzten seme-alabek (helduak nahiz adingabeak), izan dependentzia duten pertsona helduek.

Premiazko harrera jasotzeko baldintza hauek bete behar dira:
  • Gizarte zerbitzuen sareko berezko zuzkiduren irismenetik eta aukeretatik kanpo dagoen osasun laguntza espezializatu eta/edo iraunkorrik behar ez izatea.
  • Zerbitzuaren funtzionamendua nahiz ohiko elkarbizitza larriki kaltetu dezakeen jokabide-nahasmendurik ez izatea eta/edo pertsonarentzat berarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat zein esku har dezaketen profesionalentzat arriskutsuak izan daitezkeen portaerarik ez agertzea.
  • Gaixotasun infekzioso-kutsakorren bat edota buruko gaixotasunen bat izanez gero, dagokion tratamenduari uko ez egitea.
  • Droga mendekotasuna eta/edo alkoholismoarekin arazoak izanez gero, beharrezkoa da harrera jasotzen den unean medikuaren segimendu terapeutikoa duten mendekotasuna gainditzeko programetan parte hartzen egotea.
  • Egiaztagarria den edozein moduren bidez egiaztatu behar dute indarkeria matxista erabili dela.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Salaketaren nahiz harrera zentroan sartzeko unean duten dokumentazio guztia.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

OGZen ordutegiaren barruan jarduteko prozedura
  1. Larrialdietarako zerbitzuko, eta/edo Gizarte Zerbitzuetako, eta/edo Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuko (IMBAZ) profesionalen bidez salaketa jasotzea.
  2. IMBAZ eta/edo Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua (GLUZ) indarkeriaren biktima izan den emakumearekin harremanetan jartzea.
  3. IMBAZko teknikariek Aldundiari eskabidea egitea, honakoak erantsita: emakumearen egoerari buruzko gizarte txostena, tratu txarreko egoera jasateagatik etxetik berehala alde egiteko beharra gomendatzen duen profesionalaren balorazioa, eta gizartearen nahiz familiaren laguntzarik ez izateagatik harrera zentro batean artatua izateko premia duela adieraztea.
  4. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Larrialdietarako eta Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuko harrera zentroen arduradunari larrialdiko egoera bat dela telefonoz adieraztea.
  5. Eskabidea onartu ondoren, emakumea eta haren ardurapean dauden pertsonak harrera zentroan hartuko dira, emakumeak berak bertaratzeko modua izanez gero eta/edo harrera zentroko taldearen laguntzarekin.
  6. Emakumeari eta haren ardurapean dauden pertsonei harrera zentroan ostatu ematea.
  7. Harrera zentroko profesionalekin esku hartzearen segimendua eta koordinazioa egitea.

OGZen ordutegitik kanpo jarduteko prozedura
  1. Baliabide horietarako sarbidea Gizarte Larrialdietarako Foru Zerbitzuaren (GLFZ) bidez egiten da.
  2. Ondoren, Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuko Balorazioetarako Batzorde Teknikoak berretsi egin behar ditu egindako balorazioa eta orientazioa, harrera zentroaren proposamena kontuan hartuta.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Zerbitzua Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dago.

Informazio gehiago:

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli