Tramitearen deskribapena
Zerga zorren atzerapenak eta zatikapenak borondatezko epean edo ordainarazteko epean emateko izapidea.
Zergadunen zorren ordainketak atzeratzeko (1 epe) edo zatikatzeko (hainbat epe) aukera emango da, aldez aurretik eskatuta, beren egoera ekonomikoak eta finantzarioak ez dienean uzten aldi baterako betebehar ekonomikoak betetzen.
- Zorren ordainketa atzeratzea: zerga zorra mugaegunaren ostean eta aldi bakarrean ordaintzea da.
- Zorren ordainketa zatikatzea: zerga zorren ordainketa hainbat kuotatan zatitzea da.
Zeinek egin dezake eskaera
Ordainagiriaren titularraren interesduna edo Interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "
Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Zure eskabideari laguntzeko egoki irizten zaizkizun dokumentuak edo egiaztagiriak.
- Eskabidean egon behar duten datuak:
- Zergatik eskatzen duen.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo imprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ordainketen atzerapenetan erantsiko diren interesak:
- Lehentasuneko interesa.
- Udal aurrekontuan adierazitakoa da (2023an: %3)
- Udal aurrekontuak ez badu hura finkatzen, legezko interesa ken % 0,25 izango da
- Helbideratze orokorra izan behar duten pertsona fisikoei eta administrazio emakiden onuradunei, hala erabakitzen denean, onartu zaizkien atzerapenei eta zatikatzeei ezarriko zaie.
Berandutza interesa.
Foru arauan aplikazio epe horretarako adierazten dena (2023an: %4,06)
Helbideratze orokorra izan behar duten pertsona fisikoei eta administrazio emakiden onuradunei (hala erabakitzen denean) onartu zaizkien atzerapenei eta zatikatzeei ezarriko zaie.
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 7 egun
- Epe legala: Aldagarria
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Borondatezko epean: 1 aste. Ordainarazteko epean: 1 hilabete
Zorra 12000 euro baino gutxiago denean, 10 egun; beste kasuetan, 1 hilabete
Prozesuaren urratsak
1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
2. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
3. Baiespena edo ezespena ebaztea.
4. Interesdunei jakinaraztea.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Finantza Zuzendaritza
Araudia
Bestelako informazio interesgarria
*Kontuan hartu beharrekoa:
- Eskaera bat egin behar da zor bakoitzeko
- Kuoten ordainketa zergadunak egingo du adierazten zaion kontuan eta ebazpenean ezartzen diren epeetan. Kasu horretan, ez da onartzen helbideratzea.
*Ordainketa ez egitearen eraginak:
Azken urtean ez bada ordainketarik egiten, ez dira emango beste atzerapenen edo zatiketen eskabideak.
*Berme gabeko zerga zorrak:
- Zor baten atzerapena edo zatikatzea ez bada ordaintzen borondatezko epean, behartze bidez eskatuko zaio ordaindu gabe geratu den zenbateko osoa, dagozkion gainordain eta interesekin.
- Zor baten atzerapena edo zatikatzea ez bada ordaintzen ordainarazteko epean, premiamenduzko prozedurarekin jarraituko da eta bahitura jarduketak hasiko dira.
*Helbideratze orokorraren ondorioak
- Lehentasuneko interesa aplikatuko da ordainketak atzeratu eta zatitu nahi badira; zenbait kasutan, gainera, bermerik jarri behar izanik gabe
Datu babesa