4. kategoriako armak izateko baimena

Telematikoki

Tramitea hasi aurretik eskabide inprimakia bete.

Hasi

Presentzialki

Udaltzaingoa
  • Morlans biribilgunea, 1
  • Egunero, jaiak barne, eguneko 24 orduetan

Tramitearen deskribapena

4. kategoriako armek dokumentazioa behar dute izan, txartel baten bidez, araudiak xedatutakoaren arabera

Kategoria honetako armak eta txartelak:

A txartela (5 urteko baliozkotasuna)
  1. Eskopetekin parekatuak ez dauden armak, airez edo beste gas konprimituen bidez eragindakoak:
    • Karabinak eta pistolak (tiro erdiautomatikokoak eta errepikapenekoak)
    • Eragite bikoitzeko errebolberrak
  2. tiro egiteko sistema automatikoa duten aisialdiko edo kiroletako armak

B txartela (baliozkotasun iraunkorra)
  1. Eskopetekin parekatuak ez dauden armak, airez edo beste gas konprimituen bidez eragindakoak.
    • Karabinak eta pistolak (arima lauko edo marratukoak eta tiro bakarrekoak)
    • Eragite bakuneko errebolberrak
  2. Malgukiz eragindako aisialdiko edo kiroletako armak

Zeinek egin dezake eskaera

  • Donostian erroldatuta egotea
  • 14 urte baino gehiago izatea
  • 18 urtetik beherakoek beren guraso ahala edo tutoretza duenaren baimena behar dute
  • Baldintza fisiko edo psikikoengatik armarik erabili ezin duten pertsonek ezin izango dute inolaz ere baimen hau eskuratu (osasun ziurtagiri psikoteknikoaren bidez egiaztatu behar da)
  • Zigor aurrekaririk ez edukitzea (zigor aurrekarien ziurtagiriaren bidez egiaztatu behar da – ikusi Justizia Ministerioaren webgunean “Norbere izapide eta gestioak” atala) eta, horrez gain, herritarren segurtasunerako mehatxua izan daitekeen zigor nahiz administrazio bideko inolako auzitan sartuta edo nahastuta ez egotea.
  • Baldintzak eta araudia onartzea.
  • Arma txartela eman duen udalerrian horretarako prestatutako lekuetan erabiltzeko eta eramateko mugatuta dago txartelaren balioa.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Kasu guztietan
  • Eskatzailearen NAN
  • Adingabekoen kasuan, guraso ahala edo tutoretza duen pertsonaren NAN
  • Arma edo armak
  • Zigor aurrekarien ziurtagiria (Udalak berak eska dezake, ikus dagokion izapidea).
  • Osasun ziurtagiri psikoteknikoa

Erosketarako eskaera
  • Erosteko eskaera inprimakia
  • Armaren jabetasuna eta ezaugarriak (bereziki marka, modeloa, kategoria, mota, kalibrea eta serie zenbakia) egiaztatzen dituen faktura (fakturarik ez baduzu, aitorpena bete, sinatu eta aurkeztu).

Partikularren arteko transmisiorako eskaera
  • Partikularren arteko transmisiorako eskaera inprimakia
  • Gaur egungo jabearen NAN
  • Gaur egungo arma txartela

Berritzea (A txartel motarako soilik)
  • Berritzeko eskaera inprimakia
  • Gaur egungo arma txartela

Baja
  • Baja inprimakia
  • Gaur egungo arma txartela


Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 10 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

Hasierako eskaera eta berritzeko eskaera
  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Dokumentazioa berrikustea
  3. Arma txartela igortzea
  4. Txartela jasotzea Udaltzaingoaren bulegoetan
  5. Udaltzaingoak Guardia Zibilari jakinaraziko dio

Baja
1. Eskaera erregistratzea eta txartela eta arma entregatzea
2. Baja erregistratzea
3. Udaltzaingoak Guardia Zibilari jakinaraziko dio

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Udaltzaingoko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Txartela
  • beharrezkoa da armak etxetik kanpo eraman eta erabiltzeko
  • udalerrian erabiltzeko soilik da baliagarria
  • eskatzailearen bizilekuko alkateak du txartela eman eta kentzeko ahalmena, aldez aurretik eskatzailearen jarrera eta aurrekariak kontuan hartuta

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli