Biztanleen Udal Errolda: baja

Tramitearen deskribapena

Baja emate arrazoi hauengatik:
  • Atzerritar hiritartasuna dutenek, beste herrialde batera bizitzera joaten badira
  • Etxebizitza bat erabiltzen duten pertsonek: etxebizitza horretan oraindik erroldatuta dauden pertsonen baja eskaera, dagoeneko ez badira bertan bizi.
  • Heriotzagatik baja

Zeinek egin dezake eskaera

  • Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
  • Atzerritarrak
  • Etxebizitza erabiltzen duen pertsonak (jabea, errentaria, gozamenduna…).

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Nortasuna egiaztatzen duen agiria: NAN, bizileku txartela, pasaportea edo hori ordezkatzen duen nortasun agiria.
  • Etxebizitzaren jabetza egiaztatzen duen agiria: Jabetza eskrituraren edo indarrean dagoen alokairu kontratuaren jatorrizkoa. Alokairu kontratua indarrean egongo ez balitz, alokairua ordaindu izanaren azken ordainagiria ere aurkeztu beharko da
  • Heriotzagatik baja kasuan: heriotza-ziurtagiria

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aldagarria
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldagarria
Beste herrialde batera bizitzera joateagatik baja eskatzen duten atzerritarren kasuan, baja momentuan egingo da.

Prozesuaren urratsak

Atzerritar hiritartasuna dutenek
  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzen dira.
  2. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzen da.
  3. Egiaztagiria eman eta baja zuzenean egiten da.

Etxebizitza bat erabiltzen duten pertsonek
  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzen dira.
  2. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzen da.
  3. Udalak, eragiten dionari informatuko dio email edo sms bidez, harremanetarako datu horiek baditu. Edozein kasuan, Udalak formalki jakinarazten du baja espedientearen hasiera.
  4. Jakinerazpena egin denean, eragindakoak ez badu etxebizita aldaketa egiten erroldan, Erroldako Lurralde Kontseiluak (Estatistikako Institutu Nazionalak) txostena egingo du Biztanleen Udal Erroldan baja egitea dagokion edo ez esanez.
  5. Erroldako Lurralde Kontseiluaren txostenak horrela jasotzen badu, Udalak Biztanleen Erroldatik baja emateko ebazpena egingo du Udalak.

Heriotzagatik baja
  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzen dira.
  2. Baja zuzenean egiten da.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli