Premiazko bizilekua adineko pertsona ahul eta mendekoentzat

Presentzialki

Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora joan behar da informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko:

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Berehalako esku hartzea eskatzen duen gizarte larrialdiko egoeran dauden adineko pertsonei laguntzeko zerbitzua, haien egoerari irtenbidea emateko baliabide egokiagoak aurkitzen diren bitartean, aldi baterako harrera emateko eta haien oinarrizko beharrei erantzuteko (ostatua, elikadura, osasuna eta higienea eta abar). Zerbitzu honetara sarbidea Gizarte Zerbitzuetako profesionalek balorazioa egin eta agindu teknikoak eman eta gero egingo da soilik.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Gizarte Zerbitzuetako profesionalek aurrez balorazio eta preskripzio teknikoa eginda
Premiazko arreta behar duen gizarte egoera ahul eta mendekotasunezkoan dauden adineko pertsonei dago zuzenduta zerbitzua, familiaren laguntzarik ez dutenean edo familiak ezin duenean haien kargu egin.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
  • Osasun txartela
Osasun-egoerari buruzko medikuaren txosten eguneratua (gizarte langileak edo dagokion baliabidearen arduradunek garrantzitsutzat jotzen badute).
  • Banaketa edo dibortzio demanda edo sententzia, edo, hura ez balego, doako justizia izateko eskabidea.
  • Hitzarmen erregulatzailea edo, hura ez balego, doako justizia izateko eskabidea.
  • DESGAITASUNA:Jagoletzaren, zaintzaren edo tutoretzaren egiaztagiria.
  • Egoera ekonomikoari buruzko datuak:
    • Lan kontratuak
    • Nominak
    • AUTONOMO ERREGIMENEAN LAN EGITEN DUTEN PERTSONAK Ez badago errenta aitorpenik edo ez badu pertsonaren egungo egoera islatzen, bai pertsona horren jarduerak jarraitutasunik ez duelako bai pertsona horren diru-sarrerak egonkorrak ez direlako, azken hiru hilabeteetako batez besteko diru sarrera garbiei buruzko zinpeko deklarazioa aurkeztu behar da.
    • Pentsio egiaztagiria, GSINekoak ez direnak (atzerrikoak, BGAE, eta abar).
    • Mantenu pentsioa eta/edo pentsio konpentsatzailea kobratu izanaren frogagiria.
    • Mantenu pentsioa eta/edo pentsio konpentsatzailea ordaindu izanaren frogagiria.
    • Errentamenduetatik datozen diru sarrerak edozein modalitatetan, kontratutan edo ordainagiritan.
    • Titulu eta bankuko kontu guztien saldoaren eta interesen ziurtagiria (aurreko urteko abenduaren 31koa). Ziurtagirien ordez libreten fotokopiak aurkezten badira, libreten lehen orria ere aurkeztu behar da, libreta bakoitzaren titularra nor den jakiteko.
    • Ezarritako prezioaren hileko ehunekoa ordaintzeko erabiliko den banketxearen izena eta kontu korrontearen zenbakia.
  • Udaleko Gizarte Zerbitzuen iritziz interesekoa den edozein dokumentazio.

*Eskatzaileak ez badu bere egoera baloratzea nahi edo ez badu egoera hori behar bezala frogatzen, ulertuko da uko egiten diola bere egoera ekonomikoa itxaron zerrenda eratzen duen baremoan aintzat hartzeari. Horrenbestez, behartuta egongo da zerbitzuaren ezarritako kostu osoa ordaintzera.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 2 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
  2. Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
  3. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
  4. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
  5. Txosten-proposamena egitea (baliabidea eskuratzeko arrazoia, eskatzailearen inguruabar pertsonalak, familiarrak eta sozialak, eta, hala badagokio, eskatzailearen bizikidetza unitatearen inguruabarrak, pertsonaren borondate espresa edo haren legezko ordezkariarena).
  6. Eskabidea balioestea, zerbitzuaren erabilera eta ordaintzeko konpromisoa onartzen duen adierazpena egitea.
  7. Onartzeko edo ez onartzeko ebazpena ematea.
  8. Interesdunari jakinaraztea.
  9. Pertsona dagokion zentroan hartzea.
  10. Eskatzaileari egokitzen zaion zentroa kudeatzen duen enpresak zerbitzua fakturatzea.
  11. Gizarte langileak jarraipena egitea.
  12. Baliabidearen erabilera etetea. Zerbitzuaren izaerak berak dakar zerbitzuaren erabilera larrialdi egoera bati berehalako estaldura ematera mugatzea. Erabiltzailearentzako egokiak ―balioespen teknikoak hala adierazten badu― izan daitezkeen alternatibak egoteak baliabidearen erabilera eteteko aukera ematen du.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Zerbitzu hau erabiltzeko gehienezko epea ezin da hilabete bat baino luzeagoa izan.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli