Ikasleen praktikak

Telematikoki

Besteak

Tramitearen deskribapena

Ikasleek udalean laneko praktikak eta karrera amaierako proiektuak egiteko eskaera
Unibertsitateko ikasleek zein Lanbide Heziketako Prestakuntza Zikloetako ikasleek egin dezakete eskaera

Zeinek egin dezake eskaera

  • Ikastetxeetako ordezkariak edo ikastetxeetako ordezkarien onespena duten ikasleak

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Eskaera ikastetxeek egiteko:
  • Praktiketako ikaslearen curriculum vitaea
  • Praktiketako prestakuntza proiektua: hezkuntza helburuak eta garatu beharreko jarduerak
  • Ikastetxearen eta udalaren arteko lankidetza hitzarmena

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ikasleen partaidetza doakoa da eta Donostiako Udalak ikasketetarako poltsa edo laguntza bat emango dio ikasle bakoitzari praktikak egiteak sortutako gastuei aurre egiteko. Laguntza horren zenbatekoa praktiketan emandako hilabete bakoitzeko 100 €-koa izango da. Ikasleak eskatu beharko du laguntza hori praktikaldia amaitzean eta ordainketa bakarrean emango da praktikak prestakuntza proiektuaren arabera garatu direnean, betiere.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Praktikak esleitzeko epeak ikastetxeetako beharren eta udaleko sailen eskuragarritasunaren araberakoak dira.
Ikasleei laguntzak emateko eskaerak ebazteko legez ezarritako epea 2 hilabetekoa da eta erantzunik ez dagoenean isiltasunak ezezkoa esan nahiko du.

Prozesuaren urratsak

  1. Ikastetxeak edo ikasleak eskaera aurkeztea
  2. Pertsonen Zuzendaritza eskaerarekin lotura izan dezaketen udal unitateetako arduradunekin harremanetan jartzea
  3. Ikaslea onartzeko aukerarik baldin bada, ikastetxearekin hitzarmena sinatzea aldez aurretik egina ez bada eta ikastetxeari ikasleei buruzko datuak eskatzea
  4. Dagokion udal unitateko praktiketako irakaslea izendatzea
  5. Ikasleak eta irakasleak hitzarmena eta praktikak onartzeko dokumentua formalizatzea eta istripuetarako asegurua sinatzea, halakorik ez badute
  6. Praktikaldia garatzea
  7. Praktiketako irakasleak amaierako txostena prestatzea eta tutoreari eta ikasleari igortzea
  8. Praktikak amaitzean, udalak ziurtagiria ematea praktiketan emandako orduak eta garatutako eginkizunak adierazita
  9. Ikasleak ikasketetarako poltsa edo laguntza ordaintzeko eskatzea
  10. Laguntza emateko aldeko edo kontrako ebazpena
  11. Interesdunari jakinaraztea
  12. Kasuan kasu, laguntza ematea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza

Araudia

Ikusi Unibertsitateko eta Prestakuntza Zikloetako ikasleentzako araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli