Trafiko isunak. Gidaria identifikatzea

Tramitearen deskribapena

Ibilgailuaren titularrak, behartuta edo borondatez, ibilgailua gidatzen zuen pertsonaren datuak emango ditu eta pertsona hori arau haustearen arduraduna izan zela adieraziko du.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimena" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 15 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Iraungitzea eta espedientea amaitutzat jotzea

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Datuak egiaztatzea
  3. Identifikatu den arau hausleari prozedura bideratzea
  4. Identifikatu den arau hausle berriari salaketa jakinaraztea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Salaketa edo errekerimendua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita 20 egun natural izango ditu ibilgailuaren jabeak gidariaren datuak jakinarazteko.
Identifikazio errekerimenduari erantzuten ez dioten jabeei Bide Segurtasunari buruzko legearen 9 bis artikuluaren 1. atalean adierazitakoa aplikatuko zaie. Artikulu horrek arautzen du arau haustea egin den ibilgailuaren titularrak legezko betebeharra duela ahalik eta azkarren arau hauste hori egin duen gidaria identifikatzeko. Titularrak ez badu gidari hori identifikatzen, arau hauste oso larria izango da eta lehen aipatutako Legearen 67.2. a) artikuluan ezarritako zigorra jarriko zaio.
Arau haustearen gidari arduraduna ez identifikatzeagatiko zigorrak ez du izango isunaren zenbatekoaren % 50eko murrizketa.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli