Tramitearen deskribapena
Eskakizun txikiko laguntza zerbitzu bat da, eta bazterketa egoeran dauden pertsonei laguntzea du helburu; bereziki, iragaitzazko bidariei eta etxerik ez duten pertsonei. Gaua aterpe horretan igaro dezakete, eta horrez gain, mantenua (gosaria) eta higiene pertsonalerako oinarrizko prestazioak jasotzen dituzte.
Noiz ematen da
Zerbitzu iraunkorra da, eta gauero eskaintzen da urteko 11 hilabetean (abuztuan izan ezik). Hala ere, urteko garai jakin batzuetan indartu egin daiteke, zerbitzuaren beharra handitzearen ondorioz.
Plaza kopurua
Zerbitzuak 29 plaza eskaintzen ditu, baina 40 pertsona ere har ditzake larrialdiko egoerak badaude edo norbaiten bizitza arriskuan badago.
Ordutegia
Orokorrean, zerbitzua 20:00etatik hurrengo eguneko 09:00ak arte dago zabalik.
Lekua:
Helbidea: Zorroaga pasealekua z.g.
Gaueko Aterperako sarbidea:
Interesdunek aldez aurretik jakin dezakete Gaueko Aterpea erabili dezaketen ala ez. Hasiera batean, aterpera sartzeko Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuko (GLUZ) langileek emandako txartela aurkeztu behar da.
Zeinek egin dezake eskaera
- 18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea
- Gizarte Zerbitzuetako profesionalek aurrez balorazio eta preskripzio teknikoa eginda
Kalean bizi den edozein pertsonak erabili dezake zerbitzua, baldintza hauek betetzen baditu:
- Berehala osasun zentro batean sartzeko moduko gaixotasun fisiko edo psikikorik ez izatea.
- Lokaleko funtzionamendu arauak errespetatzea.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Eskatzailearen identifikazio agiria(k).
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Unean bertan
- Epe legala: Unean bertan
- Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Zerbitzua erabiltzeko itxaron zerrenda egon daiteke. Txanda iristen zaionean, eskatzailea berehala sartuko da aterpean.
Prozesuaren urratsak
- Hitzordua eskatu Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuan (GLUZ).
- Eskatzailearen gizarte egoera baloratu eta sarbide baremoaren arabera puntuatu (kalteberatasun egoera eta Donostian zenbateraino errotuta dagoen).
- Eskatzailea itxaron zerrendan sartu, emandako puntuazioaren arabera.
- Eskatzailea aterpean sartu.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Datu babesa