Musika eta Dantza Eskola - Gela erabilpena dohainik izateko aukera hitzarmen baten bidez

Telematikoki

Presentzialki

Atotxako Zelaia Plaza, 3

Tramitearen deskribapena

Donostiako Musika eta Dantza eskolak hitzarmenaren bitartez gelen erabilpena dohainik izatea eskaintzen du.
Taldea / Elkarteak honako konpromikoak hartzen ditu bere gain:
    - Eraikina jaiegunetan edo eskola itxita dagoen ordutegian zabaltzearen prezioa ordaintzea.
    - Instalazioetan ordena mantentzea.
    - Instalazioak baimendutako helbururako baino ez erabiltzea.
Hitzarmen honetan jasotakoaren truke, taldea /ekkarteak honako konpromisoak hartu ditu:
    - Doako emanaldi bat ematea. Bi alderdiek adostuko dute zein egunetan izango den eta hiriko musika egitarauan.
    - Modu aktibo batean parte hartzea, ahal duen neurrian, eskolatik proposatzen diren ekintzetan: berezko programazioa, Olatu Talka jaialdia, gizarte emnaldiak zahar etxeetan, gaztelekuetan,...

Zeinek egin dezake eskaera

  • Herritarrak oro har

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Musika eta Dantza Eskolako txartela, Herritarren Txartela, Donostia Kultura Txartela edo erabiltzailea identifikatzen duen beste agiri instituzionalen bat, kasuan kasuko gelaren giltza itzultzeko berme gisa eskatzen dena.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 3 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Gelak astebete lehenago eskatu behar dira

Prozesuaren urratsak

1.- Eskabidea erregistratzea, eta hala badagokio, ordaintzea
2.-Datuak eta gelen eskuragarritasuna egiaztatzea
3.-Kasuan kasuko erreserba egitea
4.-Giltzak jasotzea eta berme gisa identifikazio agiria ematea
5.-Giltza eta agiria itzultzea

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Musika eta Dantza Eskola

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Gela mota desberdinak uzten dira:
-Banakakoak
-Taldekakoak
-Dantza gelak
-Ospakizun aretoa
-Grabazio estudiodun edo estudio gabeko ikus-entzunezko gela

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli