Prestakuntzarako eta lana aurkitzen laguntzeko jardueretan izena ematea

Telematikoki

Presentzialki

Victoria Eugenia eraikina
  • Erregina Erregentearen kalea 8
Arreta ordutegiak

Telefonoa
  • 943 482 800

Tramitearen deskribapena

Donostiako Sustapenak zenbait zerbitzu eskaintzen ditu prestakuntzarako eta lana aurkitzen laguntzeko. Hauek dira zerbitzu horien helburuak:
  • Lan aukera orokorren eta espezifikoen –hots, berrikuntza proiektuekin lotura duten lan aukeren– berri izatea.
  • Lanbide profilak doitzea.
  • Prestakuntza hobetzea, lantegiak eta aholkularitza eskainiz honi buruz: lan merkatuko joerak, jarrera eta motibazioa, lana bilatzean eta lanbide garapenari aurre egitean.
  • Lan eskaintzen zerrendetarako sarbidea izatea.

Informazio gehiago

Zeinek egin dezake eskaera

  • Langabeak, oro har
  • Lana hobetu nahi duten pertsonak
  • Lan egoera prekarioan dauden pertsonak
  • Lan egiteko egoeran dauden herritarrak

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Informazioa aurrez aurre edo telefono bidez eskatzea eta Sustapenaren webgunean kontsultatzea.
  2. Interesdunak dagokion prestakuntza ekintzan izena ematea.
  3. Interesdunak parte har dezakeela baieztatzea (Sustapenak egin behar du hori).

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Sustapena, AB

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli