Herritarren galde-eskeen txanda Udalbatzaren Batzordeetan eta Udalbatzatan

Tramitearen deskribapena

Udal Gobernuari eskaerak egin dizkioten pertsonek edo udal zerbitzuen funtzionamenduari buruzko kexak, erreklamazioak edo iradokizunak aurkeztu dituztenek, erantzunik jaso ez edo nahikoa ez den erantzun bat jaso dutela uste dutenean, Udalbatzan gai horren eskumena duen Batzordean eskaera bat aurkezteko aukera izango dute, egindako eskaera, erreklamazioa edo iradokizuna eztabaidatua izan dadin batzorde horretan.
Batzordeak eskaera horri idatziz erantzun edo hari buruz eztabaidatu ondoren, Udalbatzan eztabaidatua izateko eskaera ere egin dezakete herritarrek.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
Eskaera egiteko orrian Batzordean edo Udalbatzan hitz egingo duten pertsonen izena jarri behar da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aldagarria
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa
-Udalbatzaren Batzordeko bilkuratan eztabaidatzen diren eskaeren kasuan, Batzordeko Lehendakaritzak erabaki ahal izango du eskaerari gehienez 30 egun naturaleko epean erantzun dakiola edo eskaera egin duten pertsonei gai hori eztabaidatuko den Batzordearen bilkurara joateko gonbidapena luzatzea, han ahoz eskaera horri erantzuteko. Lehendakaritzak eskaerari idatziz erantzuteko erabakia hartzen badu, Batzordearen ekintzatzat joko da, eta erabaki hori jakinarazi beharko zaio Batzordeari.
-Horren ondoren, Udalbatzan gai hori eztabaidatzeko eskaera egiten bada, eskaera horri 30 egun naturaleko epean idatziz erantzuten zaion edo galde-eskeen txandan ahoz erantzuten den erabaki ahal izango du Udalbatzaren Lehendakaritzak.

Prozesuaren urratsak

  1. Udalak eskumena duen gai bati buruzko eskaera, kexa, erreklamazioa edo iradokizuna
  2. Eskaerari erantzunik ematen ez bazaio edo erantzun hori nahikoa ez dela uste bada, Udalbatzan eskumena duen Batzordeari eskaera egin ahal izango zaio, eskaera hori eztabaidatu dezan.
  3. Erantzun bat emango da idatziz 30 egun naturaleko epean edo eskaera egin duten pertsonei gai hori eztabaidatuko den Batzordera joateko gonbidapena egingo zaie, han ahoz erantzuteko. Denbora-tarte jakin batean beren eskaera zein den azaltzeko aukera eman ahal izango zaie eskaera egin duten pertsonei.
  4. Idatziz edo ahoz emandako erantzuna nahikoa ez dela uste badute, Udalbatzaren Lehendakaritzari eskatu ahal izango diote eskaera hori Udalbatzan eztabaidatu dadin.
  5. Idatzizko erantzuna emango da 30 egun naturaleko epean edo ahozko erantzuna galde-eskeen txandan Udalbatzan. Denbora-tarte jakin batean beren eskaera zein den azaltzeko aukera eman ahal izango zaie eskaera egin duten pertsonei.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lege Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

*Eskaera Udalbatzaren Batzordera eramaten bada, eskaera, kexa, erreklamazio edo iradokizun bakoitzeko bi pertsona joan ahal izango dira gehienez
*Eskaera Udalbatzara eramaten bada, eskaera, kexa, erreklamazio edo iradokizun bakoitzeko pertsona bakar batek hitz egin ahal izango du
*Donostiako Udalak aurrerapen nahikoarekin jakinaraziko du udal bilkuren gai-zerrenda informazio emateko haren eskura dauden bitartekoak erabilita, hala nola webgunea

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli