KIUB: erreklamazioa Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoan

Presentzialki

Mandasko Dukearen pasealekua 12.
Ordutegia: 09:00 - 14:00

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Erreklamazio eskaerari erantzuten zaio, legezko arrazoirik duen edo ez baloratu eta gero, horretarako behar diren dokumentuak emanda.

Behin hori eginda, erreklamazioa jaso duen enpresarekiko bitartekari lanei ekiten zaie, jarrerak elkarrengana hurbiltzeko eta bi aldeentzako konponbiderik onena lortzeko asmoz: ADISKIDETASUNEZKO BITARTEKARITZA.

Legeak hala aginduta, establezimenduek eskura izan behar dute dagokien erreklamazio orri espezifikoaren eredua. Baliabide horrek asko errazten ditu kontsumitzaileen edo erabiltzaileen erreklamazioak, gertaeren lekuan aurkez baitaitezke; hala ere bulego honetan ere aurkez daitezke.

Honako hauek dira erreklamazio iturri nagusiak: telefonia arloko zerbitzuak edo fabrikazio eskaintzak (bermeak), salmenta baldintzak ez betetzea, prezioak, abusuzko klausulak, publizitatea, etxebizitzen alokairua, etxebizitzen salerosketa, tindategiak, ibilgailuen konponketa tailerrak, laguntza teknikoko zerbitzuak (LTZ), beherapenak, etab.

Kontsumo bulegoek ez dituzte lantzen auzi zibilak, penalak eta lan arlokoak, ez eta elkargodun arloetako profesionalei lotutakoak ere.

Zeinek egin dezake eskaera

Azken kontsumitzaileak edo erabiltzaileak, irabazi asmorik gabeko kolektiboak (elkarteak...).
Kontsumitzailetzat jotzen da ondasun edo produktu bat erabiltzeko asmoarekin erosten duen oro, eta erabiltzailetzat, zerbitzu bat kontratatzen duen oro (izan ura, gasa, telefonoa, etab.).

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
Erreklamazio orria
  • Erreklamazioa justifikatzen duten dokumentu guztiak (erosketa tiketak, fakturak, kontratuak, publizitate liburuxkak, etab.).

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Aurrez hitzordua eskatzea.
  2. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  3. Erreklamazioa dagokion enpresari bidaltzea eta erantzunari itxoitea.
  4. Erantzuna jasotzen bada, erreklamazioa jarri duenari helarazten zaio erantzun hori. Erantzunik jasotzen ez bada, erreklamazioa birbidaltzen da, bigarren instantzia gisa.
  5. Bigarren instantziari ere erantzuten ez bazaio, azken aldiz birbidaltzen da, hirugarren instantzia moduan. Horrek ere erantzunik jasotzen ez badu, erreklamazioa alferrekoa izan dela jotzen da, eta erreklamazioa jarri duenari beste bide batzuetatik jotzea iradokitzen zaio.
  6. Erantzuna jasotzen bada, erreklamazioa jarri duenaren aldekoa bada eta hark nahikotzat jotzen badu, erreklamazioa amaitutzat jotzen da. Erantzuna erreklamazioa jarri duenaren aurkakoa bada eta, horrenbestez, nahikotzat jotzen ez badu, alegazioak egiteko epe bat irekitzen da.
  7. Alegazioak erreklamazioa jaso duenari helarazten zaizkio. Normalean, alegazioek beren helburua bete, eta enpresek jarrera aldatzen dute, baina ez beti.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

*Erreklamazioa hartu ondoren, Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak erreklamazioa jaso duen establezimendua ikuskatzea erabaki dezake, espedientea azkarrago ebazte aldera, eta, horretan, izapidearen akta edo txosten bat egin.* Espedientearen izapideak berarekin ekar dezake bi aldeak biltzea (erreklamazioa jarri duena eta jaso duena), adiskidetasunezko konponbide bat lortze aldera; hala ez bada egiten, erreklamazioaren arloko eskudun erakundeari helaraziko zaio espedientea, eta, harekin, ordura arte egindako guztiaren berri emango zaio.*Zenbaitetan, erreklamazioak beste zenbait izapideri bide emango die, administrazioaren zehapenik izan dezakeen jardunbiderik baden edo ez argitzeko.*Kontsumitzaileen elkarteetara edo beste erakunde batzuetara ere jo daiteke zenbait sektore espezifikotan. Halakoetan, izapidea ez da doakoa; bazkide kuota ordaindu behar da.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli