Lan Eskaintza Publikoan (LEP) eta lan poltsetan parte hartzea

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Donostiako Udalaren eta beste erakunde batzuetako langileen artean behin betiko edo aldi baterako lanpostuak eskuratzeko hautaketa prozesuetan parte hartzea.
Eskaera hauek egin daitezke:
  • Behin betiko deialdiak: oinarriak BOEn argitaratzen direnetik 20 egun abilak; testu osoa aldez aurretik GAOn argitaratzen da
  • Aldi baterako beharrak asetzeko deialdiak: deialdi bakoitzean ezarritako epean

Ikusi Udaletxearen eta erakunde autonomoen lan eskaintzak

Zeinek egin dezake eskaera

  • Oinarrietan Oinarri Orokorrak eta Lan Eskaintza Publikoan eta deialdi bakoitzean adierazitako baldintza zehatzak betetzen dituztenak.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Eskabide inprimakia
  • Salbuespen gisa, oinarrietan dokumenturen bat aurkezteko eska daiteke.
  • Hautaketa prozesuan zehar merezimenduak egiaztatzeko epea zabalduko da eta dagokion hizkuntza probarako deialdia egingo da.
  • Prozesuaren amaieran, oinarri orokor eta espezifikoetan eskatutako baldintzak egiaztatzeko dokumentazioa aurkezteko epea zabalduko da.
  • Donostiako Udalean aurretik lan egin dutenek merezimenduak nahitaez alegatu beharko dituzte; ez dute dagoeneko langilearen espedientean dauden egiaztagiriak berriro aurkeztu beharrik izango, hala jakinarazten badute.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Deialdietan izena ematea doakoa da

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aldagarria
  • Epe legala: Aldagarria
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Deialdi bakoitza ebazteko behar den denbora prozesu bakoitzaren konplexutasunaren araberakoa izango da.

Prozesuaren urratsak

Lan Eskaintza Publikoko (LEP) behin betiko lanpostuetarako:
  1. Lan Eskaintza Publikoa onartzea
  2. Deialdi bakoitza onartzea eta argitaratzea
  3. Eskaerak aurkezteko epea zabaltzea
  4. Hautaketa prozesua, deialdi bakoitzeko oinarrietan xedatutakoaren arabera
  5. Baldintzak egiaztatzea
  6. Praktikak ebaluatzea
  7. Izendatzea eta argitaratzea
  8. Kasuan kasu, lan poltsa osatzea plazarik lortu ez duten izangaiekin

Aldi baterako eskaintzarako (Lan Poltsak):
  1. Deialdi bakoitza onartzea eta argitaratzea
  2. Eskaerak aurkezteko epea zabaltzea
  3. Hautaketa prozesua, deialdi bakoitzeko oinarrietan xedatutakoaren arabera
  4. Baldintzak egiaztatzea
  5. Lan poltsa onartzea
  6. Praktikak ebaluatzea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli