Birziklapena: Joko Garbia egitasmorako bankuko kontua eskatzea

Telematikoki

Telefono bidez

Tramitearen deskribapena

Donostiako Udalak, zabor bilketaren zerbitzuagatiko tasari buruzko Udal Ordenantzari jarraiki, aurreko ekitaldiko kuotaren zuzenketa egitea jasotzen du, 5. edukiontzia (materia organikoaren edukiontzia) erabiltzeagatik eta etxe eta auzo konposta egiteagatik. Kuotaren aldeko ordainketa lehen aldiz egingo denez, beharrezkoa izango da aldez aurretik onuradunen bankuko kontua jasotzea, betiere datu hori falta denean. Hori horrela, onuradun izan daitezkeenei informatzeko kanpaina abian jarri da komunikabide, sms nahiz posta elektroniko bidez, eta inprimaki bat eskuragarri jarri da webgunean datuak biltzeko, herritarrak artatzeko 010 telefonoaz eta bertaratzeko zerbitzuez gain.

Zeinek egin dezake eskaera

5. edukiontzia erabili izatea, edo etxe edo auzo konposta egin izatea, onuradun izateko ezarritako maiztasunak beteta.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

  1. Eskatzailea hobariaren onuraduna den egiaztatzea.
  2. Adierazitako bankuko kontua esleitzea (20 digiturekin).
  3. Kontua aktibatuta ez egoteagatik edo okerrekoa izateagatik, bankuak hobaria itzultzen duen kasuetan, pertsonak adierazitako kontuarekin ordezkatzea.
  4. Pertsonaren harremanetarako datuak ere egiaztatzea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli