Txurro postuen baimena

Tramitearen deskribapena

2021/2022, 2022/2023, 2023/2024 eta 2024/2025 denboraldietan Donostiako kaleetan "txurro postuak" jarri eta txurroak saltzeko baimenak emateko deialdia.
Gehienez ere 9 postu jartzeko baimenak emango dira, 2 modalitatetan banatuta:
  • Neguko postuak
  • Urte guztiko postua, egunero jarri eta kendu beharrekoa

Informazio gehiago oinarrietan ikusi

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

2021/10/19 - 2021/11/30

Tramitea epez kanpo dago.

Beharrezko dokumentazioa

  • Erantzukizunpeko adierazpenaren inprimakia (I. eranskina) behar bezala beteta, bertan eskatzailearen datuak jasotzen dituena eta salmenta ibiltarian jarduteko betebeharrak betetzen dituztela adierazten duena.

KARTAZAL ITXIAN honako agiriak:
  • Eskaintza inprimakia (II. eranskina) behar bezala beteta eskuratu nahi diren kokapen bakoitzerako egiten den proposamen ekonomikoa eta txurreriaren beraren ezaugarri teknikoak jasoko dituena.
  • Argazki eta infografia batzuk ere sartu behar dira, bide publikoan jarri behar den egiturarenak
  • Atoiaren eta atoia lotuta eraman behar duen ibilgailuaren fitxa teknikoak

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 3 hilabete
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Udalak, lehenik eta behin, aurkeztutako instalazio bakoitza egokia ala desegokia den begiratuko du.
  3. Zuzenketa egiteko 5 eguneko epea
  4. Behin behineko esleipena
  5. 5 egun baliodunen epea zabalduko da erreklamazioetarako.
  6. behin betiko zerrenda argitaratzea
  7. 7 egun balioduneko epean dokumentazioa aurkezteko
  8. Postua jartzeko baimena emango du Udalak, eta salmenta-postua jartzeko moduan izango da esleipenduna, dagokion tokian eta epeetan.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hiri Mantentze eta Zerbizuetako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Postu hutsak betetzea
Aipatutako hautaketa prozeduraren arabera esleipena egin eta, baldintza guztiak bete arren, posturik lortu ez duen eskatzailerik geratzen bada, itxaron-zerrendan sartuko da, postu hutsik geratuz gero hura betetzeko.
Hala, posturen bat hutsik geratzen denean, hura hartzeko proposamena egingo zaio itxaron zerrenda horretan aurrena dagoenari, eta hark onartu egin duela adierazi beharko du. Hala egin ezean, galdu egingo du postua hartzeko eskubidea.
Baimen berriaren indarraldia postu hartan baja eman zuenak zeukan hura berbera izango da.

Postua lekuz aldatzea eskatzeko prozedura
Neguko postua jartzeko baimenaren titularrek libre izango dute hutsik geratutako beste toki batera aldatzeko eskatzea, baldin eta postu hura hartzeko eskaintza egin bazuten lehiaketa egin zenean.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli