Udal lurzoruko babes publikoko etxebizitza saltzeko eskaera

Presentzialki

Hitzordua eskatu hemen

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Norbaitek udal lurzoruko babes publikoko etxebizitza saldu (eskualdatu) nahi badu, Etxegintzak lehentasunez eskuratzeko eskubidea du hirugarren pertsona bizi bati eskualdatutako kasuetan, ez ordea jaraunspenetan.
Etxebizitza eta eratxikiak saldu nahi dituen pertsonak erakundeari jakinarazi behar dio asmo hori. Etxegintzak ez badu hiru hilabetetan erabiltzen etxebizitza erosteko eskubidea, eta baimena ematen ez badu, baimen hori isilbidez eman dela ulertuko da, eta azalera eskubidearen titularrak libreki saldu ahal izango dio babes publikoko etxebizitzaren titular izateko baldintzak betetzen dituen norbaiti, baldin eta Eusko Jaurlaritzak lehentasunez erosteko eskubidea edo atzera eskuratzeko eskubidea baliatzen ez baditu (babes ofizialeko etxebizitzetan soilik) Etxebizitza tasatuen kasuan, ebazteko epea bi hilekoa da.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Udal lurzoruko babes publikoko etxebizitza baten jabeak

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Izapidetzea doakoa da, baina eskualdatzeko gastuen ordainketa dagokion aldearen kontura izango da.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 3 hilabete
  • Epe legala: Aldagarria
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa
Legezko epea 3 hilekoa da babes ofizialeko etxebizitzetan, eta 2 hilekoa etxebizitza tasatuetan

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Etxegintzak eskaera aztertzea
  3. Etxegintzak lehentasunez erosteko eskubidea baliatzea, edo eskubide horri uko egitea Ebazpena eta interesdunei jakinaraztea
  4. Eskritura publikoa sinatzea eta jabe berriek erregistroan inskribatzea

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Etxegintza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

*Higiezinean egindako hobekuntzek prezioaren igoera dakarte, baldin eta udal administrazioak onartu bazituen, haien balioespena eta balio-galera zehaztuta. Etxegintzak ordainduko duen prezioa ezin da inolaz ere izan indarrean dagoen babes ofizialekoa edo tasatua baino handiagoa.
*Babes ofizialeko etxebizitza baten titular izanda, azalera eskubidearen erregimenean, eta beste batengatik aldatu nahi izanez gero (hura ere babestua eta erregimen berekoa), familiaren beharretara egokitzen ez delako, edo laneko arrazoiak zein arrazoi pertsonalak bitarteko, Etxebidek kudeatzen duen babes ofizialeko etxebizitzak trukatzeko poltsara jo dezake, udal zozketa baten bidez zein zozketa autonomiko baten bidez eskuratutako etxebizitza izanda ere.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli