Talent Housen ostatu hartzeko eskaera

Telematikoki

Besteak

fomentoss@donostia.eus

Tramitearen deskribapena

Ikertzaileentzako aldi baterako ostatua, bertako I+G+B zentroei lagundu nahi diena beren ikerketa lanak hirian egingo dituzten profesionalak erakartzen.

Harrera proiektua Donostiaren apustu garrantzitsu bat da, talentua erakartzeko eta Donostia nazioartean zientziaren eta berrikuntzaren hiri gisa kokatzeko estrategiaren esparruan.
Talent House Baenako Dukearen pasealekuan dago, 42. zenbakian.
Telefonoa 943 482 800

Zeinek egin dezake eskaera

Hartzeko baldintzak ikusi hemen

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
  • Izapide honetan zehaztutako eskaera eredua erabiltzea derrigorrezkoa da
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eskabidea eta dokumentazioa ikusi hemen

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 15 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Plazak esleitzeko, kontuan hartuko dira, batetik, iritsiera ordena, eta, bestetik, aipatutako betebeharren arabera eskabideak jasoko duen balorazioa.

Prozesuaren urratsak

  1. Egonaldi eskaera
  2. Datuak eta sartzeko betebeharrak egiaztatzea (Donostia Sustapenak egin beharko du hori Donostiako erreferentziazko I+G+B agentearekin)
  3. Talent Housen ostatu har dezakeela baieztatzea, lekurik badagoen kontuan hartuta
  4. Dokumentuak aurkeztea eta gordailua eta/edo fidantza ordaintzea
  5. Alokairu kontratua formalizatzea
  6. Talent Housen ostatu hartzea
  7. Irteera eta fidantza itzultzea, hala badagokio

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Sustapena, AB

Bestelako informazio interesgarria

Instalazioak erabiltzeko baldintzak
  • Oro har, Talent Housen egonaldia gehienez 12 hilabetekoa izango da.
  • Oro har, Talent Housen egonaldia gutxienez 2 astekoa izango da.
  • Egonaldia aldi batez erabiltzeko kontratu dokumentu baten bidez formalizatuko da.
  • Barne araudi bat garatuko da, maizterrarekin kontratu izaera izango duena. Faltak pilatzea kanporatzeko arrazoi izan daiteke.

Informazio gehiago

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli