Ondasun higiezinen gaineko zergaren (OHZ) kuotaren errekargua ordaintzetik salbuestea ohiko etxebizitza ez izateagatik

Telematikoki

Presentzialki

Udal Zerga Biltegia:
Ijentea 6

Ordutegia
09:00 - 14:00
Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Tramitearen deskribapena

Bizitegi-erabilerako ondasun higiezinak ez badira udalerrian bizi den pertsona baten ohiko bizilekua, ondasunaren titularra edo beste pertsona bat izanik, errentamenduaren edo erabilera-lagapenaren ondorioz, % 100eko errekargua izango dute, salbu eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Ordenantzak arautzen duen kasuren bat gertatzen bada.

Ohiko bizilekutzat hartuko da interesduna ondasun higiezin horretan urtean 183 egun baino gehiago bizi dela egiaztatzen den kasuetan.

Zeinek egin dezake eskaera

Ordainagiriaren titularrak edo haren legezko ordezkariak

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
Errekargua ez aplikatzeko balizkoren bat betez gero eta salbuespen hori eskatu nahi izanez gero, dagokion dokumentazioa aurkeztu behar da: Ikusi "Eranskina: hobari kasuak".

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 2 hilabete
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea
  2. Baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzea
  3. Txosten teknikoa
  4. Salbuespena onartzeko edo ukatzeko ebazpena
  5. Interesdunari jakinaraztea
  6. Datuak erregistratzea
  7. Zerga ordaintzea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Errekargua lehen aldiz ordaindu behar duten pertsona titularrek horren gaineko idatzizko jakinarazpena jasoko dute, eta 30 eguneko epea izango dute jakinarazpena jasotzen dutenetik, salbuespena eskatzeko, edo, horrela badagokio, ohiko etxebizitza dutela frogatzeko egiaztagiria aurkezteko. (Beren helbide fiskalean aurkitu ezin izan diren subjektu pasiboei GAOn argitaratuta egingo zaie jakinarazpena).

Zerga Egutegia

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli