Lokaletan jarduera sailkatuak ezarri eta/edo obrak egiteko lizentzia

Telematikoki

Presentzialki

Eskatu hitzordua
943 48 38 38

Tramitearen deskribapena

Lizentzia behar duen jarduera bat ireki nahi baduzu, izapide hau egin behar duzu. (Ikus lizentzia hau behar duten jardueren zerrenda).

Udal lizentzia horrek ahalmena ematen du Euskadiko Ingurumen Administrazioaren gaineko 10/2021 Legearen I. eranskineko C) letran jasotako jarduera edo instalazio publiko edo pribatu bat abian jartzeko, handitzeko edo eraberritzeko.

Lokalean obrak egiteko beharra egonez gero, jarduera lizentzia izapidetu beharko da, obra lizentziaren eskaerarekin batera edo haren aurretik. Inoiz ez da obra lizentzia emango jarduera lizentziaren aurretik.

Informazioa: dokumentazio osagarria nola bidali:
eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati

Zeinek egin dezake eskaera

  • Jardueraren sustatzailea edo haren legezko ordezkaria

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Izapide honetan zehaztutako eskaera eredua erabiltzea derrigorrezkoa da
  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
Jarduerari eta obrari dagozkien agiriak atal hauetan antolatuta aurkeztuko dira, ataletan jarraian adierazitako hizkiak eta zenbakiak zehaztuz (Ikusi xehetasunak "Dokumentazio" atalean):

JARDUERA lizentzia lortzeko:

A. Proiektu teknikoa
  • A.1. Deskripzio eta ingurumen memoria
  • A.2. Planoak
  • Beste dokumentazioa


OBRA lizentzia lortzeko:

B. Dokumentazio osagarria

  • B.1. Obren aurrekontu xehatua
  • B.2. Zuzendaritza fakultatiboaren izendapen ofiziala

* Obra amaitutakoan, Obra Amaierako Ziurtagiria aurkeztu beharko da, baldin eta onartutako obra lizentziarekiko aldaketak izan badira.


Eranskinen gehienezko tamaina: 200 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aldagarria
  • Epe legala: Aldagarria
  • Isiltasun zentzua: Aldagarria
Jarduera lizentzia ebazteko eta jakinarazteko epea:
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea 4 hilabete da. Betiere, prozedura zuri egozteko moduko arrazoiren bategatik geldiarazi ez baldin bada edota ingurumen organo eskudunak aurkako txostena jakinarazi badu eta Udalak egiteke badu hura.

Epe hori pasa eta artean ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, ezetsitzat joko da lizentzia eskaera (ikus Euskadiko Ingurumen Administrazioaren gaineko 10/2021 Legearen 53.2 artikulua) (isiltasun negatiboa).


Obra lizentzia ebazteko eta jakinarazteko epea:
Eskaera hori ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 3 hilabetekoa da. Baldin eta zuri egotz dakizukeen prozedura gelditu ez bada. Epe hori igarotakoan berariazko ebazpenik jakinarazi ez bazaizu, lizentzia administrazio-isiltasunez eman zaizula ulertuko duzu (lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 210.6 eta 210.7 artikuluak) (isiltasun positiboa).

Aurrekoa gorabehera, inola ere ezin dira eskuratu, ezta administrazioaren isiltasun positiboaren bidez ere, hirigintza-antolamenduarekin edo indarrean dagoen legearekin bat ez datozen ahalmen edo eskubideak. (ikus Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2006ko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 211.1 artikulua).

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea
  3. Txosten teknikoak: Osasuna, Ingeniaritza, Suhiltzaileak, Arkitektura…
  4. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikoki agertzea eta inguruko bizilagunei jakinaraztea
  5. Beste administrazio batzuei igortzea, txostena egin dezaten neurri zuzentzaileekin. Txostena loteslea izango da kontrako txostena bada
  6. Behin txosten teknikoak itxita, jarduera lizentzia emateko proposamena egiten da.

Obra lizentziaren prozedura:
  1. Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea
  2. Txosten teknikoak
  3. Obra lizentzia emateko/ukatzeko ebazpena
  4. Pertsona interesdunari jakinaraztea

Behin obrak eginda, lokala ireki aurretik hau egin behar da:
  1. Jarduera hasi aurreko jakinarazpena erregistratzea.
  2. Udalak ikuskapen bisita egitea
  3. Dagozkion tasen likidazioa eta abonua

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

ESTABLEZIMENDUETAN ERROTULAZIOA EUSKARAZ JARTZEKO DIRULAGUNTZAK
Kanpoko eta/edo barruko errotulazioa euskaraz jartzeko, Euskara zerbitzuak dirulaguntzak ematen ditu. Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli