Bide publikoa erakustegi eta terrazekin okupatzeko baimena

Tramitearen deskribapena

Merkataritza-establezimenduek baimena eskatu beharko diote Udalari bide publikoa okupatzeko hurrengo elementuekin:
  1. Terrazak
  2. Erakustegiak
  1. TERRAZAK
    • Terraza motak
      1. Mahaiak eta aulkiak dituen terraza.
      2. Egiturak dituzten esparru zedarriturik gabeko terrazak.
      3. Egiturak dituzten esparru zedarrituak dituzten terrazak.
      4. Barruti itxiak.
    • Moduluak: aulki eta mahai multzoa
      1. Mahai borobila, altua edo baxua, gehienez 70 cm-ko diametroduna, lau aulkirekin eta 3m2-ko azalerarekin.
      2. Modulua: gehienez ere 80 cm-ko aldea duen mahai karratu baxua, lau aulkirik osatua, 4m² okupatzen duena.
      3. Mahai borobila edo karratua, altua edo baxua, gehienez 70 cm-ko diametroarekin edo aldeekin, bi aulkirekin eta 2m2.-ko azalerarekin. Alde Zaharrean: 5m arteko zabalerako kaleak: Gehienez 2 mahai altu, aulkirik gabe, fatxadan bertan, establezimenduaren sarreretan.
    • Denboraldi motak
      1. Udara: ekainaren 1etik irailaren 30era.
      2. Berezia: Aste Santutik urriaren 31ra.
      3. Gainontzekoa: urte osoa.
  2. ERAKUSTEGIAK
Ez da denboraldi bereziturik ezarri.
Urte guztirako baimentzen da.
*Ikusi informazio orria "Dokumentuak" atalean

Zeinek egin dezake eskaera

Merkataritza-establezimenduen titularrak. Interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Altak (terraza berriak) eta bajak: urte osoan zehar
Aldaketak: abenduan, urtarrilan eta otsailan

Beharrezko dokumentazioa

Terrazak
  • 1 eta 2 motakoak
    • Okupatu beharreko azaleraren plano/krokisa, eta kokatua dagoen kale espazio tartearena.
    • Elementuen ezaugarri teknikoak (ibilgailuen trafikorako babesak, aldeetako holtzak, berogailu elektrikoak eta homologatuak, itzalkin iraunkorrak).
  • 3 eta 4 motakoak
    • Udalak, zurekin kontaktuan jarriko da behar den dokumentazioa eskatzeko.
Erakustegiak
  • Erakustegiaren eta etxe aurrearen argazki eta irudia

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Tasa: kale kategoria bakoitzerako ezarritako tasa okupatutako m2 eta hilabete kopuruarekin biderkatuta. Kalkulua: m2 x m2 -ren prezioa x hilabete kopurua.
Fidantza (terrazak bakarrik): Dagokion tasaren zenbatekoaren %25a izango da.
  • 100 euro gutxienez 1 eta 2 motako terrazetarako
  • 300 euro 3 eta 4 motakoetarako.
Tasaren lehenengo ordainagirian sartzen da.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio.
  3. Txosten teknikoa.
  4. Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
  5. Interesdunari jakinaraztea.
  6. Tasa ordaintzea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hiri Mantentze eta Zerbizuetako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria


Baimenen indarraldia eta baimenak berritzea
  • Baimenak indarrean egongo dira urte natural bakoitzerako onartutako denboraldian, eta esan gabe luzatuko dira lau urtez gehienez.
  • Baimena automatikoki luzatuko da urte bakoitzaren hasieran, bi aldetako batek idatziz baimena aldatzeko edo eteteko asmoa idatziz jakinarazten ez duen bitartean.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli