Bretxako azoka: Euskal Herriko produktuak saltzeko postuen baimena eta berritzea

Telematikoki

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Bretxako azokaren ondoan, San Juan kalean dagoen gunean postu iraunkorra ezartzeko eskabidea, ekoizleek zuzenean sal ditzaten beren produktuak: Barazkiak, futak, gaztak, lekaleak, loreak eta abar.
Azoka hau astelehenetik larunbatera jartzen da goizeko ordutegian, jaiegunetan izan ezik.
Urtero, Santu Guztien egunetik gertuko egunetan loreak saltzeko baimena ematen zaie postu iraunkorra duten pertsonei. Era berean, Gabonetan, pinuak saltzeko baimena ematen zaie.
Baimena urte natural baterako ematen da, eta epe hori amaitzean berritu behar da.

Zeinek egin dezake eskaera

Elkarteak, kooperatibak eta sozietate izena Gipuzkoan duten bestelako pertsona juridikoak; betiere, eskaintzen duten produktua beraiek ekoitzi dutela frogatzen baldin badute.
Produktu eraldatuen salmentari dagokionez, lehengaiak beren ustiapenetan duela jatorria frogatu behar dute. Aurrekoaz gain, honako baldintza hauek ere bete behar dituzte:
  • Baserritarrak direla frogatzea (Nekazaritzako Ustiategien Erregistroa).
  • Behemendi elkartean izen emanda egotea eta elkarte horrek ezarritako baldintzak betetzea.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
  • Nekazarien Gizarte Segurantzako erregimenean alta.
  • Osasun-baimenaren fotokopia, osasun gida behar duten produktuen salmenta egiten bada.
  • Behemendik egindako edo Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatutako entitateak egindako ziurtagiria (Nekazarien Ustiategien Erregistroa), eskatzailea baserritarra dela eta Euskal Herriko produktuen kopuru minimoa ekoizteko ahalmena baduela bermatzeko eta, horrela, azokan presentzia aktiboa izango duela ziurtatzeko.
  • Ekoizten dituen produktuen zerrenda.

Berritzeen kasuan, ez da beharrezkoa dokumentazioa berriz ere aurkeztea, ez baldin bada eskatutako baldintzetan aldaketarik gertatzen. Berritzeko eskabidea eskatu behar da soilik.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Postu iraunkorra: 88,78 € postuko eta hileko. Hiruhileko mugaeguneratuan ordaintzen da.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 7 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

Hasierako baimenak:
  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio.
  3. Behemendiri oniritziaren txostenaren eskaera egitea.
  4. Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
  5. Pertsona interesdunari jakinaraztea.
  6. Bi hiruhilekoren zenbatekoaren fidantzaren gordailua egitea.
  7. Hiruhileko tasen edo denboraldiko tasen ordainketa egitea.
  8. Fidantzaren itzulketa, itzuli behar bada.

Berritzeak:
  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
  3. Pertsona interesdunari jakinaraztea.

Aldi baterako salmenta postuak:
  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
  3. Pertsona interesdunari jakinaraztea.
  4. Hiruhileko tasen edo denboraldiko tasen ordainketa egitea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hiri Mantentze eta Zerbizuetako Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Baimenaren titularrak diren pertsonek beraiek ekoitzitako produktuak saldu behar dituzte. Nolanahi ere, baserri gehienen egitura aintzat hartuta eta azoka horietan oinarrizkotzat hartzen diren produktu horien salmenta ziurtatzeko, baimenaren titularra ez den baserritarrak ekoitzitako produktuak saltzea onartzen da.
Eskabidea entitateek edo pertsona juridikoek egiten badute, dokumentazioa formatu digitalean aurkeztu behar da. Ikusi “Erregistroa” izapidea, zerikusia duten izapideen atalean.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli