Adineko eguneko arretarako udal zerbitzua (Goizaldiak)

Presentzialki

Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora joan behar da informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko:

Tramitearen deskribapena

Eguneko zerbitzu honen bidez, adineko pertsona ahulen autonomia mantentzen lagundu eta adinekoari bere ohiko giroan iraunaraztea lortu nahi da, bai eta haien sozializazioa bultzatzea ere, dagokion kasuetan, isolatze egoerak konpentsatzeko. Zerbitzua hainbat zentrotan eskaintzen da eta haietan hainbat talde jarduera egiten dira, hala nola gimnasia egokitua, erlaxazio tailerra, esku terapia, tailer ludikoak, memoria tailerrak, ikus-entzunezkoen tailerrak bai eta, bizi kalitatea hobetze aldera, zahartze aktiboa sustatzeko eta harreman sozialak izateko beste zenbait jarduera ere.
Zerbitzua Gizarte Ongizate Zuzendaritzak gaur egun adineko erretiratuei utzita dituen guneetan emango da. Zehazki, honako hauetan:
  • Altza-Larratxon: Bellavista elkartea. Larratxo, 26.
  • Amara Berrin: Gure Egunsentia. Javier Barkaiztegi, 11.
  • Antiguan: Udalaren lokala. Xalbador Bertsolaria, 14 (GZZ ondoan)
  • Bidebietan: Guardaplata elkartea. Serapio Mujika, 21.
  • Egian: Egiatarra elkartea. Mandasko Dukea, 48 behea.
  • Erdialdean: Jatorra elkartea. Larramendi 14, behea.
  • Grosean: Udalaren lokala. Nafarroa Beherea, 7.
  • Intxaurrondon: Intxaurralde elkartea. Zarategi, 66

Zerbitzua astelehenetik ostiralera ematen da, goizeko ordutegian: 10:00etatik 13:00era eta urte guztian zehar, oporraldietan izan ezik.

Zeinek egin dezake eskaera

Irizpide orokorrak. Hauek dira baldintzak:
  • Donostian erroldatuta egotea, gutxienez eskaera egin baino aurreko 12 hilabetez jarraian.
  • 65 urte edo gehiago izatea.
  • Pertsona autonomo ahul edo mendekotasun txikikoa izatea (I. gradua MBB balorazioan, 39 puntura artekoa).
  • Isolamendua, bakardadea, abandonua edo tratu desegokia jasatea edo jasateko arriskuan egotea.
  • Intentsitate txikiko laguntzak behar izatea, zerbitzuak erabiltzailearen beharrei erantzuteko irismena izateko.
  • Gaixotasun infekzioso-kutsakor bat edota gaixotasun mentalen bat izanez gero, dagokion tratamendua ez baztertzea.
  • Jokabide-nahasmendurik ez izatea edota zerbitzuaren funtzionamendua edo zerbitzuko bizikidetza normala larriki nahas dezakeen edota pertsonarentzat berarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat edo profesionalentzat arriskutsua izan daitekeen portaerarik ez agertzea.
  • Zerbitzuaren berezko zuzkiduren irismenetik eta aukeretatik kanpo dagoen osasun laguntza espezializatu eta/edo iraunkorrik behar ez izatea.
  • Zerbitzuari dagokion diru ekarpena ordaintzea.
  • Zerbitzuko jardueretara erregulartasunez joatea eta, ez joatekotan, arduradunari saiora edo saioetara joango ez dela jakinaraztea. Eta, ahal bada, absentziak zenbat iraungo duen jakinaraztea.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Bizikidetza unitatearen kide guztien kalkulu ekonomikoa egiteko dokumentazioa (bizikidetza unitatetzat jotzen da ezkontideek osatzen dutena edo ezkontideen erlazioaren analogoa den beste edozein erlazio).
  • Pentsioak ematen dituen erakundearen eguneratutako pentsioen ziurtagiria, GSINerak ez diren kasuetan.
  • Ondasun higiezinen errendimenduen egiaztagiria (alokairu kontratuak).

Dokumentazio hori Gizarte Zerbitzuetako Zentroetan ez dagoen guztietan eskatuko da (kasu batzuetan, dokumentazioa jada badago zentroetan beste izapidetzeak abian edo duela gutxi izapidetuak izateagatik).

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 5 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
  2. Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
  3. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
  4. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  5. Erabiltzailea baliabidearen jarduerak egiten diren egun batean parte hartzera gonbidatzea.
  6. Proposamena baloratzea, behin betiko prezioa kalkulatzea.
  7. Zerbitzurako sarbidea onartzea edo ez onartzea ebaztea.
  8. Pertsona interesdunari jakinaraztea.
  9. Zentroan pertsona hartzea.
  10. Enpresak zerbitzuengatiko hileroko faktura egitea.
  11. Gizarte langileak jarraipena egitea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Zerbitzu hau eskuratzeko, itxaron zerrenda egon daiteke; izan ere, plaza kopurua mugatua da.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli