Esku-hartzeari buruzko txostenak eskatzea: Udaltzaingoa eta Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu

Telematikoki

Presentzialki

  • Udaltzaingoa: Morlans biribilgunea, 1
  • Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua: Otxoki pasealekua 100

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Tramitearen deskribapena

Gai hauekin erlazionaturiko datuak eskatzea eta eskuratzea:
  • Udaltzaingoak trafiko istripuetan eta bestelako esku-hartzeetan egindako atestatuei buruzkoak
  • Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuaren esku hartzeekin loturiko datuak

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
  • Kaltetuak izateagatik edo esku-hartzeetan interes legitimoa izateagatik jarduketarekin lotura duten pertsonak

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Sarrera egiaztagiriaren kopia
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

  • Txosten orokorrak: 45,94
  • Txosten arruntak: 22,97 €
  • Suteei buruzko adituaren txostenak azterketa analitikoarekin edo gabe: 126,02 € (azterketa analitikoarekin den kasuetan, tasaren zenbatekoa gehi azterketaren kostua izango da prezioa)

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Txostena badagoela berrestea
  3. Kasuan kasu, tasa ordaintzea
  4. Dagokion unitateak txostena idaztea eta/edo berrikustea
  5. Txostena eskatzaileari bidaltzea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Udaltzaingoko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

*Itxaron txostenaren berrespena jaso arte. Aldekoa baldin bada, tasa ordaindu beharko duzu Kutxako kontu zenbaki honetan:
  • Udaltzaingo txostena: ES43 2095 0611 06 1060002341
  • Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu: 2095 0611 03 1076293777

*Ez da epailearen esku geratutako edo epailearen esku gera daitezkeen txostenen kopiarik emango.
*Ez da eskatutako informazioa eskuragarri jarriko horrek hauek eragiten baditu: kaltea segurtasun publikoari; legez kontrako administratibo, diziplinario edo penalen prebentzioa, ikerketa eta zigorra; alderdien berdintasuna prozesu judizialetan edo benetako babes judiziala; zaintza, ikuskapen eta kontrol funtzio administratiboak; sekretu profesionala; konfidentzialtasun bermea edo sekretua erabakiak hartzeko prozesuetan; ingurumenaren babesa; edo, oro har, 19/2013 Legean jasotako gainerako mugak.
*Era berean, jasota geratzen da eskatutako informazioa ematerakoan aintzat hartuko dela izaera pertsonaleko datuen babesari dagokiona eskatzailea ez den beste pertsonei eragiten dienean.
*Tasa horri lotuta egonik ordaindu izanaren agiria aurkezten ez duten eskaerak baliogabekotzat hartuko dira.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli