Plus 55 Programan izena ematea

Tramitearen deskribapena

Zahartze aktiboa sustatzeko programa bat da, parte hartzea sustatu nahi duena.


Gaur egun kultur etxeetan eta Musika eta Dantza ESkolan dago.

Plus 55 jarduerak:

Plus 55 hileroko agenda ikusi hemen
  • Aire zabaleko jarduerak: Ibilaldiak Donostian zehar, kirola kalean edo hondartzan (yoga, taichi, zumba).
  • Teknologia berriak: mugikorra
  • Sexhitz: sexualitatea heldutasunean
  • Hitzaldiak, bideo foruma, tailerrak....
  • Beste batzuk

Zeinek egin dezake eskaera

55 urte baino gehiago dituzten edozein persona. senidea edo hurbileko pertsona.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Printzipioz, ez da dokumentaziorik eskatzen. Jarduera jakin baterako behar bada, beharrezko dokumentazioa eskatuko da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

Parte hartzeko interesa duten pertsonek zuzenean jo dezakete arestian adierazitako kultur etxeetako dinamizatzaileengana, informazioa eskuratzeko eta jardueretan parte hartzeko.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Zerbitzu honek hiru helburu ditu:
  • Udalaren ekipamendu komunitarioetan adinekoen parte-hartzea sustatzea (Kultura Zentroak, Musika eta Dantza Eskola, Kiroldegiak eta abar). Ekipamendu komunitarioen ezaugarriak aditzera ematea, haietan eskaintzen diren zerbitzuei buruzko aholkuak ematea eta bakoitzak dituen nahi eta interesetara ongien egokitzen diren aisialdirako aukeretara bideratzea.
  • Adinekoei proposamen bideak eskaintzea, aipatutako zentroetan kultura, hezkuntza eta kirolarekin lotutako jarduerak antolatzeko. 55 urtez gorako pertsonek proposatutako proiektuak ―gizarte onura helburu dutenak― bideragarri egitea, arestian aipatutako baliabide komunitarioetako giza baliabideen eta baliabide materialen parte hartze eta elkarlanarekin. Gizarte onuraren helburura egokitzen diren proposatutako ideia originalen alde egitea. Horretarako, ideia horiek garatzeko behar den aholkularitza teknikoa eta laguntza espezifikoa eskaintzen dira.
  • 55 urte baino gehiagoko boluntarioen lana optimizatzea, kultura arloko jardueretan euren parte-hartzea sustatzeko.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli