Tramitearen deskribapena
Gizarte Zerbitzuei adingabeen balizko arrisku eta babesgabetasuneko egoerak jakinaraztea. Adingabeen babesgabetasuneko jakinarazpenen aurrean, Udalaren Gizarte Zerbitzuek adingabeen arrisku eta babesgabetasuneko egoerarik ematen den edo ez eta haien larritasuna baloratzen dute, eta hala badagokio, egoerari ondoen egokitzen zaion esku hartzea egiten dute. Egoera horien lehen balorazioa egiteko,
arrisku eta babesgabetasuneko egoeren larritasuna baliosteko tresna erabiltzen da.
Zeinek egin dezake eskaera
Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "
Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
- Normalean Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan hautematen dira horrelako egoerak, edota baliabide komunitarioekin adostutako protokoloen bidez jakinarazten dira: hezkuntza zentroak, osasun zentroak, segurtasun indar eta kidegoak (Udaltzaingoa eta/edo Ertzaintza).
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Osasun-zerbitzuetako, ikastetxeetako et zerbitzu publikoetako profesionalek "
Eranskina-txostena" erantsi beharko dute.
Gainerako pertsonek komunikazioa egitearekin nahikoa da
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Epe legala: 6 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Beharrezkoa da Gizarte Zerbitzuetako profesionalek aurrez egindako balorazioa, eta esku hartzearen iraupena eta maiztasuna adingabeen eta beren familien egoeraren eta premien eta esku hartuko duten profesional kopuruaren araberakoak izango dira. Larritasunaren hasierako adierazleak eta familiaren laguntza ere kontuan hartu behar dira.
- Larrialdietarako arreta: berehalakoa.
- Lehen hitzordua familiarekin: 1 aste.
- Balorazioa-Diagnostikoa: 6 asteko epean gehienera ere esku hartzea hasiz geroztik, “balorazioa esku hartze aldian egiteko” kasuetan izan ezik, orduan 6 hilabeterainokoa izan baitaiteke epea.
- Esku hartzea: ez dago eperik.
Prozesuaren urratsak
- Udalaren Gizarte Zerbitzuek egoeraren ikerketa, balorazioa eta lehen diagnostikoa egitea.
- Lehen balorazioaren ondoren adingabearen babesgabetasuneko egoera larria dela hautemanez gero, kasua Gipuzkoako Foru Aldundiko esku hartzeari bideratuko zaio.
- Lehen balorazioaren ondoren adingabearen babesgabetasuneko egoera kalteberatasunezkoa edota arrisku txikikoa nahiz ertainekoa dela hautemanez gero, Udalak balorazioa egiten jarraituko du (dokumentazioa erantsita, etxez etxeko bisitak, elkarlana beste gizarte eragile batzuekin, etab…).
- Kasuak hala eskatzen badu, familiaren esku hartzeari ekitea proposatuko da, une oro profesionalek egoki derizkioten EAEko Gizarte Zerbitzuen Sistemaren prestazioak eta zerbitzuak aholkatuta.
- Esku hartzearen segimendua, koordinazioa eta ebaluazioa egitea.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza
Araudia
- 26/2015 Legea, Uztailaren 28Koa, Umeak Eta Nerabeak Babesteko Sistema Aldatzen Duena
- 1/1996 Lege Organikoa, Urtarrilaren 15Ekoa, Adin Txikikoen Babes Juridikoari Buruzkoa, Kode Zibila Eta Prozedura Zibilaren Legea Partzialki Aldatzekoa
- 3/2005 Legea, Otsailaren 18Koa, Haurrak Eta Nerabeak Zaintzeko Eta Babestekoa
- 12/2008 Legea, Abenduaren 5Ekoa, Gizarte Zerbitzuei Buruzkoa
- 185/2015 Dekretua, Urriaren 6Koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio Eta Zerbitzuen Zorroari Buruzkoa
- 230/2011 Dekretua, Azaroaren 8Koa, Balora-Euskal Autonomia Erkidegoan Haurrak Eta Nerabeak Zaintzeko Eta Babesteko Udaleko Eta Lurraldeko Gizarte-Zerbitzuetan Arrisku-Egoeren Larritasuna Balioesteko Tresna Onesten Duena
Oharrak:
- Ikusi 16. art.: Egoeraren ebaluazioa. 17. art.: Larrialdietarako jarduketak. 18. art.: Babesgabetasuneko egoeretarako jarduketak (1/1996 Lege Organikoa).
- Ikusi 53. art.: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen esku hartzea (3/2005 Legea).
- Ikusi 22. art.: Informatzeko, balioesteko, diagnostikatzeko eta orientatzeko zerbitzua (12/2008 Legea).
- Ikusi 18. art.: Babesgabetasuneko egoeretarako jarduketak (26/2015 Legea).
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Bai EAEko Gizarte Zerbitzuen Sistemaren prestazioetarako eta zerbitzuetarako bai Udalaren arreta programetarako sarbidea izateko, haurraren balizko babesgabetasuneko egoera aurrez baloratu behar dute Udalaren Gizarte Zerbitzuek.
Datu babesa