Animalia izurrien jakinarazpenak

Telematikoki

Presentzialki

  • Beste izurriak: Mandasko Dukea pasealekua., 12.
  • Ordutegia: 09:00 - 14:00

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Telefono bidez

Besteak

udala_osasuna@donostia.eus

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Jakinarazi egin behar da honako animalia hauen izurririk bada:
  • Arratoiak, labezomorroak eta beste intsektu batzuk, SOILIK eremu publikoetan badaude (kale, plaza, parke edo udalaren lorategietan, etab.).
  • Asiako liztorrak: Asiako liztorraren habien berri eman behar da, egon bide publikoan edo jabetza pribatuan, suhiltzaileek ken ditzaten. Irisgarritasun arazoak direla eta, litekeena da bakarren bat kendu ezin izana.
  • Usoak: Hiriko uso populazioaren kontrol higieniko sanitarioa. Jarduketaren helburua ez da uso populazioak desagerraraztea, horiek eragindako eragozpenak eta kalteak murriztea baizik. Normalean, Udalak soilik bide publikoetan jarduten du, ez jabetza partikularretan edo auzo komunitateetan. Auzo komunitateek edo hegaztiak bizi diren lokalaren edo etxebizitzaren jabeek beren kabuz konpondu behar dituzte usoen habien ondorioz sortutako arazoak, usoak teilatuetan edo erlaitzetan egotearen ondorioz sortutakoak, zirinek eragindakoak, etab. Usoek eragindako osasungaiztasun egoera lokal edo etxebizitza huts batean sortu bada, udalak haren jabeari eska diezaioke hura garbitzea eta habiak kentzea, baita usoak han pausatzeko disuasio neurriak jartzea ere.
  • Hiriko intsektuak eta/edo izurriak identifikatzea: etxebizitzetan ageri diren intsektuak identifikatzeko aukera eskaintzen da izurriei aurrea hartzeko, eta aholkuak ematen dira hartu beharreko neurriei buruz.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Herritarrak oro har
  • Bizitokia Donostian izatea

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Ez da dokumenturik behar. Aski da honako datu hauek ematea: izena, abizenak, helbidea eta telefono zenbakia.
Espezie bat identifikatzea nahi bada, intsektu bat eman behar da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Epe legala: Ez dagokio
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Arratoi izurriak: Udalak jakinarazpena jasotzen duen egun berean ematen dio horren berri enpresa arduradunari, arratoiak desagerrarazteko tratamendua egin dezan salatutako eremuan. Enpresak hiru egun baino lehen egiten du tratamendua (jaiegunak kontuan hartu gabe), baina kontuan hartu behar da arratoi pozoiak egun batzuk behar dituela eragina izateko.
Asiako liztorren habiak kentzea eta intsektuak identifikatzea: 5 egun
Uso populazioak kontrolatzea: Usoen harrapaketak hiru hilean behin egiten dira usoen presentzia handieneko lekuetan. Eragozpenak eta osasun arazoak direla eta salaketak egiten direnean, ikuskatzeak hamar eguneko epean egiten dira.

Prozesuaren urratsak

  1. Jakinarazpena jasotzea.
  2. Datuak eta kokapen zehatza egiaztatzen dira.
  3. Enpresa arduradunari edo suhiltzaileei deitzen zaie, tratamendua egin edo habia ken dezaten, zer dagokion.
  4. Arazoa larria bada, teknikariek kasua aztertzen dute; ikuskatze bat egiten da, eta, harekin, egoeraren diagnostikoa, jarduketa programa eta, beharrezkoa bada, ebakuazioa.
  5. Jakinarazpena erleei buruzkoa bada, erlezainekin harremanetan jartzen gara, interesa badute, jaso ditzaten.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli