Udal Gordailua: bizikletak berreskuratzea

Presentzialki

Ibilgailuen Udal Gordailua
  • Leire plaza. Morlans pasealekua 7
  • Tel.: 943 320 658

Udaltzaingoa
  • Morlans biribilgunea, 1

Tramitearen deskribapena

Gaizki aparkatzeagatik edo segurtasun arrazoiengatik garabiak eramandako bizikletak berreskuratzea

Zeinek egin dezake eskaera

Bizikletaren titularrak edo interesdunak

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
  • Bizikletaren titulartasuna frogatzen duen dokumentazioa
  • Izapidetze unitateak nolanahiko dokumentazio osagarria bildu ahal izango du izapidea behar bezala kudeatzeko

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

2024ko tasak: 24 €
Tasak Udal Gordailuan ordaintzen dira bizikleta jasotzerakoan.
Tasa eskudirutan edo txartelaren bidez ordaindu daiteke .

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

  1. Bizikleta berreskuratzeko eskaera egitea Atestatuen Unitatean
  2. Dokumentazioa berrikustea eta bizikletaren jabetza egiaztatzea
  3. Bizikleta eramateko baimena eskuratzea
  4. Udalaren Ibilgailu Biltegira baimena eramatea
  5. Kasuan kasu, dagozkion tasak ordaintzea
  6. Bizikleta eramatea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Udaltzaingoko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

  • *Bizikleta segurtasun arrazoiengatik eramana izan denean, ez da tasarik ordaindu beharko bizikleta ateratzeko
  • *Ibilgailua 48 orduren buruan jasotzen ez bada, indarrean dauden ordenantza fiskaletan xedatutakoa ordaindu beharko da Udalaren Ibilgailu Biltegian igarotako egun bakoitzeko

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli